Kurtsoaldia abian

Gaurko egunak abiatzen zuen gure ikasturtea. Irailak 17, gure aita Frantziskok (Asiskoak) Alverna mendian Jesusen gurutzeko zauriak bizi-bizi jaso zitueneko eguna ospatzen baitugu frantziskotarrok.

Kurtsoaldirik ezin hasi orain: Arantzazuko Seminarioa itxi ta utzi genuela, 20 urte pasa badira ta. Nik, nire kurtsoaldi partikularrari lotzeko aprobetxatu nahi nuke, nire lantxoak eten luzetxoa eta nagialdi alferkeriazkoa (40 egunekoa) izan baitu; luzetxo, aukeran

Banatooor…!

Hori zuen bere aldarria, morroi alfer gibelaundi gogaituak, 1943an, Arantzazuko Kolejio Serafikoan, Lezoko Salaberriak antzeztu zigun pertsonaia lasai gustagarriak. A zer nolako barrealgaraak bota genituen. Niretzat, urte haretako Eguberritako antzespenik politenetakoa… Zertara datorren sarreratxo hau…?

Lanpetuta, barrenhustuta, gogaituta, nazkatuta, higuinduta, nardatuta, gogoetsita, tripak janda

Alajai

Kreazioa, eboluzioa, dinosauroak, ze garaitsutan iritsi zen gizakia… atera zuen gure ermanotako batek, atera zuenez, solas trabalekuduna, trabadunik bat bada, hauxe izan, eta baita trabatu ere, inoizko gosarittikirik luzeena burutu genuen eta, duela egun batzuk. Isilik sumatu nuen, eta halaxe erreparatu nion, luze, gure ermano baserritarrari. Isilik bazen ere, hura bai trabatu, bere buru argiko trabalekuan.
Gaur goizean, isilune labur baten zain egon da, patxada bakeosoan, eta hala abiatu da:
Aizue, lengoko boluzio kontukin…
Eboluzioa, esan nahiko duzu, ezta? Bing-bang-nakin da jardun ginenekoa…
Bin-bon eo dalakoa etzekit nik… Emantziak zepentsa ordukoak ta… zuei beira, askotan pentsau duana, laxter baten ezbare, emendio aldi batea, gizonemakumak, bi ao ekarrikoote dittuzten… aleie, oin ao bakarra ta bi belarri dittuun bezela, erdie itzein ta doblean entzuteko… zuei beira, aleie, belarritati bat sobra daukazuela ta, ordun pertsonak bi ao ekarrikoote dittuzten, belarri bakarrakin
– Orain ere bota duzu zuk galanta: hori al da ziozun boluzioa delakoa?
Entzun, bai, entzun ditu ‘earrak’, berak dion gisara, baina haren irrifar segidokoa, “Hauei sartu ziet nik, hauei” esango bailuan… ikustekoa zen.
– Pozik gelditu al zara?
Bai oixe! Ain sastipetxo gutxitan!… Oingon artuzue eaarrraa!…

Gu, dena bukatua zelakoan, barre ta algara, bera nondik xirikatuko ere bai, baina… hara! Sartu eskua abittuaren maukan barrena eta, hor ateratzen du paper zuri zabal bat… Zer erakutsiko, eta… buruhandi bat, tamaina tamainakoa, bi ahokoa, biak erdizabalik, bata alderoxka, ta bestea aho zutikakoan… eta belarri ttiki pottolo bat, non eta, kopetaren erdierdian…
Orduan bai bera sastipetxo… alajai

Irakurketa izpirituala

Hala deitzen genion heziketa seriosdun sasoi hartan, nobiziadutik abiaturik, nola Erriberriko Filosofia garaian, hala Arantzazuko teologia aldian ere arratsero egiten genuen saioari. Orduerditik ordubete bitarteko emanaldi sakona nahi zuena osatzen saiatzen ginen. Jakina, horretarako liburua ere kontuz aukeratua beharko zuen izan, bestela kirolarekin ere aise konformatzen baikinen 18 urte beteberritan. Akordatzen naiz Marmion idazle ezagunaren liburuak harrapazka eramaten zituztela. Ordukotaz maixialari etorri zait gaur ikaslagunetako bat.

Nik lasai hartu nuen liburua aukeratzearen kontua. Pixka bat pentsatu ostean, patxadan pentsatu ere, Gero Axular abade jakintsuaren liburu lodikoteari heldu nion. Lagunen batek bota zidan Gero liburu hori ez ote zen izpiritual aldetik behar besteko tamainakoa edo

Monumentua zuri!

Hala geniogun gaur, SanAntonio eguna izanik, bazkalosteko patxaran kopaxka garaian. Nondik nora, monumentua?

Gure ermano baserritarrak, gaurkoan markak hausteko gauza dela erakutsi baitigu. Azken asteotan sarri solastu izan gara kontu behin ta berriz aipatuarekin; alegia, ernegazio franko sortzen digutela, dela movistar eta beste, sakelekoen kontratu eskaintza bezerobilako horiekin. Gure ermanoak, ez