Txikia ari da heltzen

(Berrian argitaratua, 2014/01/30ean)

Nanoguneren ibilbidea segitu duenak entzun du, behin edo behin, honako lelo hau: txikiaren erronka handia. Txikia, ikergai duen eskalaren aldetik, baina Euskal Herritik mundua oso handi ikusten delako ere bai. «Erronka ere bada txikiak izanik, herrialde txiki bateko zentro txiki bat izanik, ezagun eta berezi egingo gaituen esparrua aurkitzea», esan du Jose Maria Pitarke zuzendariak. Gaur bost urte zabaldu zituen ateak nanozientziaren ikerketa zentroak, EHUren Donostiako campusean duen egoitzan.

Izenean ondo igartzen zaio: nanometroaren eskalako materia du ikergai nanozientziak. Atomoak, molekulak, horien portaera eta horiek manipulatzeko aukerak. Ordenagailuak gero eta arinagoak badira eta, hala ere, gero eta ahaltsuagoak, nanozientzia eta nanoteknologiari esker dira. Alor horren ekarpen oparoaren adibide bat besterik ez da.

Nanogune

Nanogunek grafenoa ekoitzi eta merkaturatzen du, Graphenea enpresa egitasmoaren bidez / Luis Jauregialtzo – Argazki Press

Continue reading

Gaitzaren puzzlea osatzen

(Berrian argitaratua, 2014/01/23an)

Ubikitina proteina txiki bat da, seinale moduan erabiltzen dena. Ubikitinarekin mezu asko eta oso desberdinak eman daitezke, eta gure genomako 30.000 genetik ia mila aritzen dira prozesu hori erregulatzen», azaldu du Ugo Mayor ikertzaileak. 1975ean identifikatu zuten, eta 1980ko hamarkadaren hasieran zehaztu zituzten haren oinarrizko funtzioak. Azken lan horren garrantziaren erakusle, Aaron Ciechanover, Avram Hershko eta Irwin Rose ikertzaileek Kimikako Nobel saria jaso zuten 2004an.

Giza gorputz osoan du zereginen bat ubikitinak, baina garunean betetzen duen rola aztertzen du, zehazki, Mayorrek. Ikerbasque programako ikertzailea da Mayor, eta Ubikitina Neuronalaren Bideak izeneko laborategi bat zuzentzen du CIC Biogune zentroan. Orain dela bi urte hasi zuten proiektu baten emaitzak argitaratu dituzte berriki, talde honentzat paradigmatikoa den gaixotasun bat ikergai hartuta: Angelman sindromea.

Angelman Sindromea

Angelman sindromea duen haur mutrikuar bat / ASA

Continue reading

Atomo eta molekulen argazkilari

(Berrian argitaratua, 2014/01/15ean)

Grafitoa eta diamantea. Iluna eta hauskorra bata; gardena eta gogorra bestea. Arkatzetan baliatzen da, besteak beste, lehena; harribitxietan bigarrena. Itxuraz, ez dute inolako zerikusirik, baina karbonoz eginak dira biak. Nola izan daitezke horren desberdinak, orduan? Kristalografiak du erantzuna.

Substantzia kristalinoetan, atomoak oso modu erregularrean daude antolatuta; sare modukoak osatzen dituzte. Halakoak dira grafitoa, diamantea eta gure inguruko beste substantzia gehienak. Materia kristalinoaren barne antolaketa hori ikertzen du, hain zuzen, kristalografiak. Eta hortxe dago grafitoaren eta diamantearen arteko alde handiaren koska: biak ala biak karbono atomoz osatuta dauden arren, horien ordena eta sarean lotzeko modua desberdina da substantzia batetik bestera.

Kristalografia

Askotariko material biologikoak kristalizatuta irudikatzen dituen mosaikoa / © International Union of Crystallography

Continue reading

Itzulpen automatikorik gabe

(Berrian argitaratua, 2014/01/09an)

Hiztegiaren arabera, japonierazko yuutsu eta latindar jatorriko depresio baliokideak dira. Hitzaren atzean dauden sentsazioak ez dira berdinak, ordea. «Mendebaldean, gorputzean gorago izaten dira depresioaren adierazleak, baina ekialdean tripetatik hurbilago dago tristeziaren sentimendua», azaldu du Itziar Alonso-Arbiol psikologoak. Ez dago horren urrutira joan beharrik halako desberdintasunak ikusteko: euskaldunontzat ere, ez da gauza bera etsita edo desesperatuta egotea, gaztelaniaz eta frantsesez hala itzuli arren.

Emozioekin lotura duten hitzetan hizkuntza batetik bestera gertatzen diren aldaera horiek ikertzen dituzte, besteak beste, Grid nazioarteko proiektuan. Genevako (Suitza) Unibertsitatean du egoitza, eta 28 hizkuntza dituzte aztergai. Euskara, tartean, EHUko Qualiker taldeko Alonso-Arbiolen ekarpenei esker, nagusiki.

Hiztegiak

‘Etsipen’ eta ‘desesperación’ baliokidetzat jotzen dira, baina emozioaren osagai desberdinak dituzte / Iker Frias

Continue reading

Lydia Zapata: «Zer haragi jaten zuten badakigu, baina landareei buruz ez dakigu ezer»

(Berrian argitaratua, 2014/01/02an)

Europako ikertzaileei ematen zaien beka handiena jasoko du Lydia Zapata (Bilbo, 1965) Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) arkeobotanikariak. Ondo bidean, 1,9 milioi euroko finantzaketa lortuko du bost urterako, Europako Ikerketa Batzordeak ematen duen ERC Grant bekari esker. Lehenbizikoz, consolidator kategoria sortu dute deialdian, doktore tesia duela bost eta hamabi urte artean defendatu duten ikertzaileentzat, eta hor lortu beka Zapatak (duela hamabost urte defendatu zuen berak, baina luzapena dagokio ama izateagatik). Mendebaldeko mediterraneoko landareen erabilera Paleolitoan du izena aurkeztu duen proiektuak. Diru horri esker, lan horretarako kontratazioak egingo ditu aurten.

Historia ikasi zenuen, arkeologo izateko. Baina zergatik aukeratu zenuen arkeobotanika, zehazki?

Kasualitatez. Zortea izan nuen, Londresko University Collegen aritzeko beka bat jaso nuelako. Horra heldu nintzenean ez nuen oso garbi zer egin. Une horretan unibertsitateko Arkeologia Institutuan oso indartsu zebiltzan ingurune arkeologiaren alorra jorratzen, eta pentsatu nuen aukera ona izan zitekeela halako espezialitate batean lan egiteko. Garai hartan egur-ikatz asko nuen, Londresera joan aurretik egindako indusketetatik hartua, eta horrekin hasi nintzen lanean. Material hori eskura neukalako eta Londresen espezialitate horretan ikerketa polita egiten ari zirelako aukeratu nuen.

Lydia Zapata

Lydia Zapata / Luis Jauregialtzo – Argazki Press

Continue reading