Etiketa honen artxiboa: Astronomia

Javier Gomez-Elvira: «Hasieran Marte eta Lurra oso antzekoak izan ziren»

(Berrian argitaratua, 2013/11/28an)

Ba al dago edo egon al da bizitzarik Marten? Galdera hori eta beste batzuk erantzuten ahalegindu dira egunotan Bilbon, EHUko Espazio Gelak antolatutako jardunaldi batzuetan. Hizlarien artean izan da Javier Gomez-Elvira (Madril, 1957) Espainiako Astrobiologia Zentroko zuzendaria. Bertan eraikitakoa da REMS meteorologia estazioa; NASAk Martera bidalitako Curiosity ibilgailu robotikoak atxikia duen tresnetako bat da.

Aeronautika ingeniari batek bide askotatik jo dezake, eta astrobiologia ez da ohikoena. Zergatik aukeratu zenuen?

Ia nire ibilbide guztiak izan du zerikusia espazioarekin. INTAn (Teknika Aeroespazialaren Espainiako Institutua) lanean hasi nintzenean, materialen sailean nengoen, eta sateliteentzako antenen diseinuan, Nazioarteko Espazio Estazioko tresna batzuetan jardun nuen. Astrobiologia Zentroan, instrumentazioaz arduratzen den sailean hasi nintzen. Adibidez, zentroaren hastapenetan, urpeko txiki bat egin genuen Tinto ibaia (Huelva, Espainia) esploratzeko, Marteko zulaketa baten simulazioa NASArekin elkarlanean… Orduan, gutxi gorabehera nire jarduera guztia espaziorekin lotuta egon da. Lehenengo, sateliteekin, eta gero, robotika eta instrumentazioarekin.

Javier Gomez-Elvira

Javier Gomez-Elvira / Luis Jauregialtzo – Argazki Press

Continue reading

Eklipsea bera baino ezohikoagoa

(Berrian argitaratua, 2013/10/31an)

Egun eguzkitsu bat, demagun, Afrikako sabanan. Eta bat-batean, ezustean, gaua: izarrak agertu dira zeruan, txoriek kantatzeari utzi diote, eta lehoiak ehizara doaz. Gaua da, baina ez luke izan behar. Eguzki eklipsea da.

«Hain da ikuskizun zirraragarria, harrapatu egiten du jende asko. Badaude eklipse ehiztariak, munduan zehar bidaiatzen dutenak horien bila», esan du Fernando Jauregi Iruñeko Planetarioko astrofisikariak. Maleta prestatzen ariko dira batzuk oraintxe, datorren igandean izango baita aurtengo azken eklipsea.

Eklipse hibridoa

Hasieran anular moduan agertuko bada ere, nagusiki eguzki eklipse osoa izango da igandean ikusiko dena / Elixabet Epelde

Continue reading

Dame Jocelyn Bell Burnell, astrofisikaria: «Pulsarrei esker, Nobelek astronomia aintzat hartu zuten»

(Berrian argitaratua, 2013/10/03an)

1967an, Jocelyn Bell doktore tesia egiten ari zen Cambridgeko Unibertsitatean, Antony Hewish astronomoaren zuzendaritzapean. Irrati teleskopio bat eraikitzen ari ziren, eta Belli zegokion honek jasotzen zituen datuak aztertzea. Ezohiko seinale bat topatu zuen. Izar mota berri bat aurkitzeko lehen urratsa izan zen: pulsarrak, oso tarte labur eta erregularretan errepikatzen diren uhin elektromagnetikoak igortzen dituzten neutroi izarrak. Aurkikuntza horri esker, Hewishek Fisikaren Nobel saria irabazi zuen 1974an, Martin Rylekin batera; Bellek ez, ordea. Ikaslea zelako, emakumea zelako, biak…? Polemika hari jaramon handiegirik egin gabe urratu du ibilbide oparoa puntako astrofisikariak. DIPCk antolatuta, aste honetan egiten ari diren Quantum13 zientzia jaialdiko gonbidatu nagusietako bat da.

Quantum13 jaialdian bi hitzaldi eman dituzu zulo beltzei buruz [Bilbon eta Donostian]. Zer dakigu horien inguruan?

Ez dira astronomiaren misterio handiena; oro har dezente dakigu zulo beltzei buruz, baina badaude oraindik ikasi behar ditugun gauza asko. Adibidez, zulo beltz askok materiala xurgatzen dute, baina kanporantz doazen isuriak ere badauzkate. Lehen pentsatzen genuen xurgatu besterik ez zutela egiten, eta isuri horiek puzzle handi bat dira guretzat: nola osatzen dira? Zenbat material ateratzen da isuri horietatik? Badaude horrelako galderak.

Dame Jocelyn Bell Burnell

Jocelyn Bell Burnell /Andoni Canellada – Argazki Press

Continue reading