Etiketa honen artxiboa: Fisika

Saria munduaren izatea ulertzeko pieza gakoa irudikatu zutenei

(Berrian argitaratua, 2013/10/09an)

Iragarri baino ordubete geroago jakinarazi zuten Fisikako Nobel saria atzo, baina ez zen ezustekorik izan. Higgs bosoiaren bilaketa eta aurkikuntza ahalbidetu dituen teoriaren bi egilek jasoko dute garaikurra: François Englertek eta Peter Higgsek.

Zer sarituko zuten baino gehiago, nor sarituko zuten zen zalantza aurten. Izan ere, ikertzaile askok izan dute zeresana teoria horren garapen eta egiaztapenean. Azkenean, baina, lehenengo bi lanak plazaratu zituztenei egin diete, nagusiki, aintzatespena. «Partikulek masa nola eskuratzen duten, oinarrizko problema horri erantzuna ematen dion teoria proposatu zuten 1964an, eta oinarrizko partikulen fisikako eredu estandarraren zutarri bihurtu zen», azaldu du Gunnar Ingelman epaimahaiburuak. Continue reading