Etiketa honen artxiboa: Geologia

Urak urratutako bideak

(Berrian argitaratua, 2013/10/17an)

Duela 2,6 milioi urtetik gaur arte irauten duen periodoa hartzen du Kuaternarioak. Gizakiaren sorrera eta klimaren gorabehera ugari gertatu izan dira urteotan Lurrean. Historia horri buruz, asko dute esateko karst formazio geologikoek, baina lurrak eta urak elkarrekin idatzitakoak irakurtzen jakin behar.

Horren inguruan badaki zer edo zer EHUko Arantza Aranburuk. Karstaren Geologia taldeko arduraduna da, eta unibertsitateko zein Aranzadi Zientzia Elkarteko ikertzaileak zuzentzen ditu bertan. Batez ere kantauri isurialdeko karstetan egindakoaren berri eman du aste honetan Bilbon, EHUko Kuaternarioaren Trebakuntza eta Ikerketa Unitateak antolatutako biltzarrean.

Barrunbe karstikoak

Ikerketa taldeak hiru morfologia motatan sailkatu ditu aztertu dituen barrunbe karstikoak /Arantza Aranburu

Continue reading