Etiketa honen artxiboa: Kimika

Atomo eta molekulen argazkilari

(Berrian argitaratua, 2014/01/15ean)

Grafitoa eta diamantea. Iluna eta hauskorra bata; gardena eta gogorra bestea. Arkatzetan baliatzen da, besteak beste, lehena; harribitxietan bigarrena. Itxuraz, ez dute inolako zerikusirik, baina karbonoz eginak dira biak. Nola izan daitezke horren desberdinak, orduan? Kristalografiak du erantzuna.

Substantzia kristalinoetan, atomoak oso modu erregularrean daude antolatuta; sare modukoak osatzen dituzte. Halakoak dira grafitoa, diamantea eta gure inguruko beste substantzia gehienak. Materia kristalinoaren barne antolaketa hori ikertzen du, hain zuzen, kristalografiak. Eta hortxe dago grafitoaren eta diamantearen arteko alde handiaren koska: biak ala biak karbono atomoz osatuta dauden arren, horien ordena eta sarean lotzeko modua desberdina da substantzia batetik bestera.

Kristalografia

Askotariko material biologikoak kristalizatuta irudikatzen dituen mosaikoa / © International Union of Crystallography

Continue reading

Newton eta mundu kuantikoa adiskidetzeagatik saritu dituzte

(Berrian argitaratua, 2013/10/10ean)

Normalean kimika esperimentalari oihartzun handiagoa ematen bazaio ere, oraingoan esperimentu horiei bidea erraztu dien lan teoriko bat saritu du Nobelen epaimahaiak. Martin Karplusek, Michael Levittek eta Arieh Warshelek jasoko dute Kimikaren alorreko garaikurra, «sistema kimiko konplexuetarako eskala anitzeko ereduak garatzeagatik». Bestela esanda, haien ekarpena ezinbestekoa izan da esperimentu askoren ordenagailu bidezko simulazioak errealistak izan daitezen.

Adibidez, fotosintesiaren simulazio bat egin nahi bada, eta hori errealista izango bada, oso desberdinak diren bi munduk egin behar dute bat ordenagailuan. Isaac Newtonek irudikatu zuen fisika klasikoa eta eskala atomikoan gertatzen den fisika kuantikoa dira bi mundu horiek. Lotura hori lortu izana, meritu hori aitortu diete hiru Nobel saridunoi. Continue reading

Gurean isolatutako bakarra

(Berrian argitaratua, 2013/09/26an)

Euskalerriaren Adiskideen Elkartea Gasteizen ari zen egiten urte hartako ohiko batzarra, 1783ko irailaren bukaeran. Juan Jose eta Fausto Elhuyar anaiek Bergarako (Gipuzkoa) Laboratorium Chemicum zelakoan igaroak zituzten azken lau hilabeteak, eta haien uztaren berri emateko ordua zen. Inoiz Euskal Herrian isolatutako elementu kimiko bakarra aurkeztu zuten: wolframa.

Wolframaren sinboloa W da, eta 74 zenbaki atomikoa du; halaxe ageri da elementuen taula periodikoan. Metal oso gogorra da, kolorez zuria eta dentsitate handikoa. Elhuyar anaiek wolframita mineraletik isolatuta lortu zuten, eta hortik datorkio izena.

Fausto Elhuyar

Fausto Elhuyar

Continue reading