Lapur banden etika

Izenburua: ‘Apuntes para una pelicula de atracos’

Zuzendaria: Leon Siminiani

Saila: Zuzendari Berriak

Leon Siminiani zinema zuzendariak aspaldidanik zuen gogoa lapurreten inguruko pelikula bat egiteko, eta 2013an topatu zuen beharrezko aitzakia: “Vallecaseko Robin Hood” -a atxilotu zuten, Madrilgo hainbat bankutan ebastea leporatuta. “Estolderietako banda” deitu zieten hedabideek, eta Espainiako krisi garaiko lapur ezagunenetarikoa bilakatu zen. Siminianik hala erabaki zuen taldeko buruarekin harremanetan jartzea eta prozesuaren inguruko dokumental bat egitea.

Apuntes para una pelĂ­cula de atracos ez baita lapurreta handien epikaren ohiko erretratua. Aitzitik, Siminianik Madrilgo estolderia guztia goitik behera buruz zekien pertsonaia horren atzeko pertsona ekarri nahi izan du pantailara. Horretarako, hiru urtez indartuz joan diren harremanaren jarraipen zehatza egiten du, eta humanizatu egiten du milioika euro lapurtzeko gai den hori. Zerk bultzatu zuen Flako (Simianik ezizen hori jarri dio lapurrari) lapur bandan sartzera? Zein da zinema zuzendaria eta lapurra bereizten dituen klase sozialen arteko bereizketa? Nolako eragina du langile auzo bateko semea edo alaba izateak? Zein da, finean, lapur banden etika?

Errealitatetik eta fikziotik zenbat duen argi gelditzen ez den dokumentala aurkeztu du Simianik Zuzendari Berriak sailean. Banku lapurreta handienen pareko istorioak jasotzen ditu zehatz zuzendariak, baina Flako-rekin dituen solasaldiek ikuslea barrarazten dute, maskara atzean izkutatuta dagoen lapur horrekiko halako enpatia bat sortuz. Flako-k berak ere egiten du zalantza azkenean: “Zaila da aldi berean antzeztea eta errealitatea bizitzea”.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude