Lohia eta errekaren emaria

Izenburua: ‘Oreina’

Saila: Zuzendari Berriak

Herrialdea: Euskal Herria

Iraupena: 88 min

 

Film aparta begitandu zait Koldo Almandozen ‘Oreina’ lehen kolpean. Zuzendariak esana zuen “film konbentzionalago” bat egin nahi zuela; eta hala da Sipo phantasma-rekin alderatuz gero, baina hala ere, baditu Almandozengan ohikoak diren ezaugarri zenbait. Narratibitate konbentzionalago bat erabili arren, irudien indar poetikoari, keinu eta isiltasunei, paisaiari eman die garrantzia oraingoan ere. Euskal Herri likido bat marraztu du Almandozek; ingurune berean kohabitatzen dute baserriak, errekak eta padurak, industriaguneak; hiriak, landak eta arrantza giroak. Eta elkarrekin kohabitatzen dute, norbere gatazka eta ezkutuko kontuekin, filmeko pertsonaiek; elkarri hitz egiten ez dioten anaiek, Khalil gazte saharauiar euskaldunduak, gasolindegiko zerbitzariak, basozainak…

Errekak berebiziko presentzia du filman, Euskal Herri likido hori nolabait sinbolizatuz, eta erreken inguruan eraikitako beste hainbat film gogora ekarriz (Mud…); baina gizarte garaikide honen aurreko Euskal Herri solidoaren aztarnak ere bizirik dira oraindik (baserria, angula arrantza…), batez ere, adineko bi anaien ezinikusiak gorpuzturik.

Esaten ez denaren bidez asko hitz egiten du filmak, ezkutukoa den horren bidez. Begirada propioa du Almandozek, eta begirada da zinema; Ramon Agirrek antzezten duen Martinek etengabe begiratzen du prismatikoetatik, haien bidez zelatatzen du mundua, agertzen ditu nahiak eta ezinak (Hitchcocken Rear Window, Kieslowskiren Kr√≥tki film o milosci (A Short Film About Love)-ren erreferentziak…)…

Egungo likidotasuna, egun garena, eta lehenagotik dakarkiguna. Lohia eta errekaren emaria.

“Oreinkatzen’ duen filma da.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude