Euskal Herriko ekoizpenen bilduma

SAIL OFIZIALA: ‘Handia’: Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendariei elkarrizketa BERRIAn Angel Aldarondoren kritika BERRIAn Filmaren inguruko iritziak BERRIAn ‘Basquewood’ zutabea BERRIAn Zuzendariei elkarrizketa Zurriolako butaka saioan: ‘Morir’: Zuzendariari elkarrizketa BERRIAn ‘Voyeur enea’ zutabea BERRIAn Koldo Zuazua ekoizleari elkarrizketa Zurriolako butaka saioan: ZINEMIRA: ‘Bi txirula’ Zuzendariari elkarrizketa BERRIAn ‘Basquewood’ zutabea BERRIAn Iñigo Garcia zuzendariari eta Jon Elizalde protagonistari elkarrizketa Zurriolako butaka saioan: ‘Non’: Ximun Fuchs zuzendariari elkarrizketa Iparraldeko Hitza-n ‘Basquewood’ […]

Indarkeria matxistaren biktimak entzuten

Indarkeria matxista jasan duten bederatzi emakumeren lekukotza gogor eta hunkigarriak entzun daitezke Volar dokumentalean. Haien hitzetan, nabari da oso garrantzitsua dela egoera bera jasan duten beste andreekin egotea eta sentimenduak partekatzea. Asteburu batean landetxe batean bilduko dira, eta haien artean joango dira eraikitzen gizarteari kontatu nahi diotena. Testigantzen arteko trantsizioak mimoz zainduta daude Bertha Gaztelumendiren lanean. Zurriolako butaka saioan izan da gaur Gaztelumendi, eta dokumentalaren inguruko xehetasun guztiak kontatu ditu. […]

‘Operación Concha’ filma Velodromoan

Antonio Cuadrik zuzendutako Operación Concha filma Velodromoan proiektatuko dute gaur, 19:00etan. Jose Portela ekoizlea eta Barbara Goenaga aktorea Zurriolako butaka saioan izan dira pelikulaz hitz egiten. Zinemaldian bertan girotzen da istorioa. Goenagarekin batera, Ramon Agirre, Karra Elejalde, Unax Ugalde eta Jordi Molla dira aktoreak.   Filmaren trailerra:

Agnes Varda, dama maitagarri hori

Donostia Saria jaso zuen atzo Flandrian jaiotako zinemagile gazteak (50-60 urte gutxiago dituzten herritar asko baino gazteago iruditzen zaigu andrea). Viktoria Eugenia antzokian hitz sentituak egin zituen Vardak: “Ertzeetako saritu bat sentitzen naiz”. Bizipoza transmititzen du emakumeak: “Bizitza beti berrasmatzen aritu behar dugu”. Nouvelle Vagueko damari ohorezko oscar sari bat emango diote laster. Bere ibilbidea saritzeko modukoa baita, eta Zinemaldiak Donostia sari honekin asmatu egin duela iruditzen zaigu. Zurriolako butaka […]

‘Handia’ filmeko zuzendariak ‘Zurriolako butaka’-n

Sail Ofizialean lehian izango da Handia euskarazko filma. Bihar estreinatuko dute pelikula. Bezperan, Jon Garaño eta Aitor Arregi zuzendariak Zurriolako butaka saioan elkarrizketatu dituzte. Filmaren inguruko hainbat xehetasun eman dituzte: gidoia nola landu zuten, efektu berezien zailtasuna, grabaketen luzapena, pertsonaien bilakaera, mundu zaharraren eta berriaren arteko talka… Nabarmendu dute Loreak filmarekin (Garaño eta Jose Mari Goenaga izan ziren zuzendariak) alderatuta oso ezberdina dela, eta iruditzen zaie bide desberdina egingo duela. […]

Fede kontua

Zinemira sailean, hilaren 26an, 27an eta 28an emango dute Converso gaztelaniazko dokumentala. David Arratibel nafarrak zuzendutako filma pertsonala da, bitxia, inor hotz utziko ez duen horietakoa. Punto de Vistan eta beste jaialdi batzuetan eman dute dagoeneko —Malagan zuzendari onenaren saria jaso zuen Arratibelek—, eta orain Zinemaldian ikusteko aukera egongo da. Hilaren 29an, gainera, hainbat areto komertzialetan estreinatuko dute. “Nire familia osoa fede katolikora konbertitu da. Haiekiko distantzia gero eta handiagoa […]

Zinemaldira familia osoarekin joateko aukera

Hilaren 28an, 29an eta 30ean, Nur eta herensugearen tenplua marrazki bizidunetako filma proiektatuko dute Donostiako Zinemaldian, Zinemira sailaren barne. Areto komertzialetan ekainean izan zen ikusgai Juanba Berasategi zenaren azkeneko filma. Lan ederra da, asmakizunez eta jokoz betetakoa. Etxeko txikiek eta haien senideek asmakizunekin jokatzeko aukera ematen duen zinta. Dotorea eta atsegina, aldi berean. Mamia duena, gainera. Berasategi bera marraztuta agertzen da eszena labur batean, eta hori proposatu nahiko nieke BERRIAko […]

‘Toni Erdmann’ eta ‘Arrival’

Euskal Herriko ekoizpenak ikusi eta horien inguruan gidoiak eta zutabeak idazten ibili naiz Zinemaldian, aurreko lau urteetan bezala. Euskal ekoizpenetatik kanpo ikusi ditudanen artean, berriz, bi lan iruditu zaizkit nabarmentzekoak eta gomendatzeko modukoak: Maren Ade zuzendari alemaniarraren ‘Toni Erdmann’ eta Denis Villenueveren ‘Arrival’ —biak Perlak sailean—. Aita eta alaba baten arteko harremanaren bueltan dabil ‘Toni Erdmann’, hainbat eszenatan umorea erabiliz, baina bere mamiarekin. Gidoi aparta du filmak, pertsonaien bilakaeran ondo […]

Gutierrez: “Lantaldean aritzeari garrantzia handia ematen diogu”

‘Zurriolako butaka’-n Zazpi t’erdi ekoizpen etxearen ‘Mara Mara’ filmaz aritu dira Pello Gutierrez ekoizlea eta Josune Gorostegi aktorea. “Gure lagun baten gurasoek borda bat dute Frantziako Pirinioetan, toki eder batean. Pentsatu genuen han pelikula bat egin behar genuela, eta David Aguilar zuzendariak sortu zuen ideia”, azaldu du Gutierrezek. “Zanpatu gabeko elurretan, goizero raketekin bordara joaten ginen. Eta grabaketetan hotz handia pasa genuen, baina lantaldean berotasuna zegoen”, esan du Gorostegik. “Une […]

Oleaga: “Beste toki batean atzerrikoa izatea nire gaia da”

Maider Oleaga zinemagilea ‘Zurriolako butaka’ saioan izan da gaur, ‘Iragan gunea Berlin’ dokumentalaz hitz egiten. Jose Antonio Agirre lehendakariarekin lotutako proiektuaren filmetako bat da ‘Iragan gunea Berlin’. Maider Oleagari enkargua egin zion ETBk, eta Berlingo erbestealdiaren gaia egokitu zitzaion. “Berlinera joan nintzen, eta hirian atzerritarrak ziren pertsonak bilatzen hasi nintzen. Euskaldunak ere sartu nahi nituen. Eta protagonistetako bat Siriako errefuxiatu bat da”, azaldu du Oleagak ‘Zurriolako butaka’ saioan. Agirre lehendakariak […]