2025eko Frantziako Tourra
Aukeratu nondik norakoa etaparen profila nolakoa den jakiteko, edo zuzenean joan goi mendiko etapetara eta erlojupekoetara dagozkien botoiak erabiliz.
Lille herrian hasi eta Parisen amaituko da, 21 etapa osatuta. Bidean, 3.338,8 kilometro egingo dituzte txirrindulariek, eta 52.500 metroko desnibela izango du ibilbideak. Goi mendiko sei etapa izango dira, eta horietatik bost gain batean bukatuko dira: Hautacam, Luchon-Superbagneres, Mont Ventoux, Courchevel (Col de la Loze; 2.304 metro, horixe da mendaterik garaiena) eta La Plagne. Bi erlojupeko ere izango dira.
Iturria: Frantziako Tourra