Euskal produktuak

Txokolateaz gozatzeko parada

Arkupe gozotegiak kakao hazitik zuzenean egiten du txokolatea. Kalitate goreneko txokolatea da, artisau lanaren bidez egina.

Arkupek kalitate goreneko txokolateak egiten ditu. ARKUPE
2020ko abenduaren 7a
09:04
Entzun 00:00:0000:00:00

Arkupe gozotegiak 30 urte baino gehiago daramatza lanean, gozogintzako produktu bikainak, bereziak sortzen. Horretarako, kalitate goreneko lehengaiak erabiltzen dituzte. 2008an enpresa zaharberritu zuten, eta ordutik punta-puntako makineria dute txokolatea sortzeko artisau lanerako.

Arkuperen berezitasunik nabarmenena hurrarekin egindako txokolatea da, hur ale osoekin nahastutako txokolatea. Horrez gain, askotariko produktuak lantzen dituzte, denak egunero-egunero egin berriak: pastak, pastelak, opilak, izozkiak…

Salmenta tokiak Nafarroako Baztan bailaran daude, Elizondo eta Irurita herrietan.

Arrakastaren sekretua

Horrenbeste urte arrakasta betean egiteko, sekretu bat du Arkupe gozotegiak: kakao hazitik hasita txokolatearen prozesu osoaren gaineko kontrola izatea: kakao haziak eskuz hautatu, txigortu, azala kendu, xehatu… Produkzio guztia beren lantegian bertan egiten dute, eta horrek bermatzen du txokolatearen kalitatea maila gorenekoa izatea.

Kakao hazien aukeraketatik bezeroaren eskuetaraino iritsi arteko bidea egiten dute Arkupeko langileek. Kakaoa hainbat herrialdetatik ekartzen dute: Ekuador, Venezuela, Madagaskar… Eta artisau lana egiten dute lan prozesu osoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.