Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

X

Berria.eus

Profila Miren Garate

Miren Garate

Miren Garate

Bere artikuluetan bilatu

Azken artikuluak

Bertsolari Txapelketa Nagusia. Final-laurdenak

Etxahun Lekue, atzo, final-laurdenekoa irabazi zuela jakin berritan, Beñat Lizasoren zorion besarkada jasotzen. Lizaso finalaurrekoetatik kanpo geratu zen atzoko saioan. ©JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Erdiak jausi, erdiek jauzi

Miren Garate
Ofizioetan nabarmenduta eta bakarkako ariketetan lan txukuna eginda, Etxahun Lekuek irabazi du Tolosako saioa. 651,5 punturekin, Aimar Karrika da finalaurrekoetarako sailkatu direnetan azkena

Bertsolari Txapelketa Nagusia. Final-laurdenak

Xabat Galletebeitia bertsolaria, aurreko astean, Zumaiako saioan, ikusleen artean. ©GORKA RUBIO / ARP

Presioa ere puntuen parte

Miren Garate
Final-laurdenetako azken saioa denez, aparteko tentsioa egongo da gaur Tolosan. Gutxi gorabehera, argi dago zenbat puntu behar diren aurrera egiteko. Egoerari puntua hartu ezean, ordea, nekez lortuko ditu bertsolariak. Gorabeheratsuak izan dira aurtengo kanporaketak ere.

Nerea Ibarzabal. Bertsolaria

 ©ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

«Ez zaizkit natural ateratzen drama ikaragarriak»

Miren Garate
Adarra jo zioten lagunek Ibarzabali, 9 urteko ume baten rolean hain ondo moldatzeagatik. Markinarrak, ordea, puntuak ondo erantzun izana du benetako lorpentzat: «Amore emanda nengoen ariketa horrekin».

Bertsolari Txapelketa Nagusia. Final-laurdenak

Miren Amuriza eta Eneko Abasolo <em>Abarkas</em>, puntuazioa jaso ostean, atzo, Zallako bertso saioan. ©JAIZKI FONTANEDA / ARGAZKI PRESS

Amona baten patxadaz

Miren Garate
Miren Amurizak irabazi du Zallako kanporaketa, ariketa guztietan zerbait polita utzita. Oholtzan oso lasai sentitu dela nabarmendu du bukaeran. Puntuetan zertxobait jaitsi arren, saio ederra izan da.

Bertsolari Txapelketa Nagusia. Etiketak

Nerea Ibarzabal eta Jone Uria saio batean; gaur kantatuko du Uriak, eta bihar Ibarzabalek. ©ARITZ LOIOLA / ARGAZKI PRESS

Etiketak, balantzan

Miren Garate
Bertsolari Txapelketa Nagusiko gazteena da Nerea Ibarzabal. Erantzukizun aldetik horrek ez dio pisu handirik sortzen; ez, bederen, emakume izateak sentiarazten dion adinakorik. Aldiz, Asier Otamendik, zaharrenak, adinaren kontua azpimarratu du, 'arabartasuna' baino gehiago.

Bertsolari Txapelketa Nagusia. Final-laurdenak. Oihana Iguaran. Bertsolaria

 ©GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS

«Plazan banengo bezala sentitu nintzen momentu batzuetan»

Miren Garate
Saiatu da «motxilak eranzten», ez gehiegi begiratzen beregandik espero zenari. Saioa irabazi izanak are gehiago lagundu dio presio hori gainetik kentzen. Hurrengo saioan ere berdin «gozatu» nahi luke.

Bertsoa

Puntuek eta giroak, gora

Miren Garate

Oihana Iguaranek irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusiko hirugarren final-aurrekoa.

Bertsolari Txapelketa Nagusia. Final-laurdenak

Jon Martin zuzenean sailkatu zen finalaurrekoetarako. ©JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Ofizioek emandako txartela

Miren Garate
Kartzelako ariketan poto egin arren, Jon Martinek aski puntu bildu du bigarren final-laurdena irabazi eta finalaurrekoetarako sailkatzeko. 710 lagun bildu dira Segurako Baratze pilotalekuan

Bertsolari Txapelketa Nagusia. Prestakuntza

Kide artean aritu ostean, samurragoaegin ohi zaie jendaurrekoa bertsolariei. ©G. GARAIALDE / XENPELAR DOKUMENTAZIO ZENTROA

Epaia, zenbakiz esan beharrean, hitzez azalduta

Miren Garate
Plazarik falta ez duen bertsolaria ere beste bertsolari batzuekin elkartu ohi da txapelketa garaian, saioetan egin beharreko ariketak prestatzeko. Baina ez horretarako bakarrik. Taldearen babesa sentitzeak eta prestaketa egiteak, oholtzaratzeko orduan, asko laguntzen duela azaldu dute bertsolariek.

Bertsolari Txapelketa Nagusia. Final-laurdenak

Alaia Martin, atzo, Baigorriko Ezker Paretan kantatzen. Atzean ageri dira —ezkerretik hasita— Mikel Artola, Aimar Karrika, Beñat Ugartetxea, Xabi Maia eta Ander Lizarralde kantukideak. ©BOB EDME

Erraz ez zenean ere, erori gabe

Miren Garate
Erraz irabazi eta zuzenean sailkatu da finalaurrekoetarako Alaia Martin. Bertsolariei kostatu egin zaie lana biribiltzea, ariketa gehienetan ale politak egon diren arren. 615 entzuleren aurrean aritu dira
1 2 3 4 5