Egilea

Ainhoa Oiartzabal

Ainhoa Oiartzabal

Bere artikuluetan bilatu

Kultura

BB King hil da

Ainhoa Oiartzabal

Gitarrista ezaguna Las Vegasen hil da, 89 urterekin.

Erresuma Batuko hauteskundeak

Kontserbadoreek gehiengo osoa eskuratu dute, eta SNPk Eskoziako ia ordezkari guztiak

Ainhoa Oiartzabal

Alderdi Kontserbadoreak gehiengo osoa izango du Westminsterren. David Cameron lehen ministroaren alderdiak 331 ordezkari izango ditu (+24). Ed Millibandek gidatzen duen Alderdi Laboristak, berriz, 232 lortu ditu (-26). SNP Eskoziako Alderdi Nazionalak oso emaitza onak lortu ditu; Eskoziari dagozkion 59 eserlekuetatik 56 lortu ditu, lehen baino 50 gehiago.

Udal eta foru hauteskundeak

Gauerdian hasiko da hauteskunde kanpaina

Ainhoa Oiartzabal

Iruñean egingo dituzte ekitaldiak Nafarroako Parlamenturako aurkeztuko diren alderdiek. Gasteizen, EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta UPDk egingo dituzte ekitaldi nagusiak; PPk Bilbon deitu du ekitaldira, eta Ahal Dugu-k, Barakaldon.

Politika

Xabier Alegria: "Euskal Herria ahalduntzen ari da; kimu berriak ikusten dira"

Ainhoa Oiartzabal

Euskal presoen egoera "zitala" dela esan dio BERRIAri aske utzi berritan. Senide eta lagunen elkartasuna nabarmendu du. 18/98 auzian zigortu zuten, Egin atalean, eta ia hamabi urteko espetxealdia bete du. Azken urteak Euskal Herritik mila kilometrora eman ditu preso. Euskaldunon Egunkaria-ren kontrako polizia operazioan ere atxilotu zuten; atxiloaldian torturatu egin zutela salatu zuen. Gaueko 21:30 aldera iritsi da Lezora.

Mundua

700 etorkin galdu dira Mediterraneoan, Italiako kostatik gertu

Ainhoa Oiartzabal

Bart urperatu da etorkinen itsasontzia, Libiatik Italiara zihoazela; 28 lagun erreskatatu dituzte bizirik. Orain arte, 24 hilotz atera dituzte itsasotik. Aste honetan 10.000 lagunetik gora erreskatatu dituzte Italiako kostazainek. Urtearen hasieratik, ia 1.000 lagun baino gehiago bidean hil direla uste da.

Gomazko pilotak

Eusko Legebiltzarrak ez du nahi pilotakadarik

Ainhoa Oiartzabal

Aldeko 53 botorekin aurrera atera da PSE-EEk eta UPDk Jaurlaritzari gomazko pilotak ez erabiltzea eskatzeko adostu duten erdibideko zuzenketa. Material horren erabilera debekatzeko EH Bilduk aurkezturiko legez besteko proposamenak ez du nahiko botorik jaso.

  1 2 3 4 5 6 7