Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Profila Ainhoa Sarasola

Ainhoa Sarasola

Ainhoa Sarasola

Bere artikuluetan bilatu

Azken artikuluak

Musika

Donostiako Musika Hamabostaldiak 80. aldiko egitaraua aurkeztu du

Ainhoa Sarasola

Jaialdiak 90 proposamen baino gehiago aurkeztuko ditu abuztuaren 1etik 31ra bitarte. Horien artean dira, besteren artean, Pucciniren Madame Butterfly eta Bartoken Bizar Urdinen gaztelua operak —azken hori kontzertu bertsioan emango dute—. Ainhoa Arteta, Lucia Lacarra eta Juanjo Mena izango dira oholtza gainean, besteak beste, baita nazioarteko orkestra, zuzendari eta musikari esanguratsuak ere.

Argiztapen berezi baten laguntzaz, <em>Lantegi</em> erakusketak dei egiten du Jose Ramon Andaren eskulturen artetik ibiltzera. Abuztuaren 25era bitarte izango da ikusgai, Donostian. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Andaren artelanen basoan

Ainhoa Sarasola
Jose Ramon Andaren ia ehun eskultura bildu dituzte 'Lantegi' erakusketan, Donostiako Kubo-Kutxa aretoan. Egurrez eginak dira pieza gehienak, eta basoaren ideiaren bueltan kokatu dituzte aretoan
Xabier Kintana eta Andoni Sagarna euskaltzainek itzuli dute liburua euskarara. Donostian aurkezpena egin zuten atzo. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Gizateriaren urratsen atzetik

Ainhoa Sarasola
Yuval Noah Harariren 'Sapiens. Gizadiaren historia labur bat' liburua euskarara ekarri dute Xabier Kintanak eta Andoni Sagarnak. Gizateriaren «galdera handiei» heltzen die egileak
Bi bisitari Eduardo Arroyo artistaren <em>Waldorf Astoria</em> litografiari begira, Donostiako Okendo kultur etxeko erakusketan. ©JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Anai-arrebak dituzten obrak

Ainhoa Sarasola
'Picassotik Barcelora' erakusketan 23 artistaren 35 lan grafiko daude, Donostian. Horien bidez, erakusketak artearen erreprodukzio teknika mekanikoen erabilera aztertzen du
 ©JUAN CARLOS RUIZ / @FOKU

Bost hilabete «duintasun» eske

Ainhoa Sarasola
Luze doa Tabakalerako Ubik sorkuntza laborategiko bitartekarien greba. Beren lan baldintzak hobetu ditzatela eskatzen diete azpikontratatuta dituen enpresari eta zentroaren administrazio kontseilua osatzen duten erakunde publikoei. Lortu bitartean, orain arte adina denbora «eusteko prest» daude.

Zinema

Doris Day aktore eta abeslaria hil da

Ainhoa Sarasola

Abeslari modura 1940ko urteetan hasi zuen ibilbidea, eta bi hamarkadaz zineman jardun zuen gero; horrek egin zuen ezagun. 97 urterekin hil da.

  1 2 3 4 5 6