Egilea

Ainize Madariaga

Ainize Madariaga

Bere artikuluetan bilatu

Ander Lipus eta Manex Fuchs aktore lanetan <em>Hondamendia</em> obran. Harkaitz Canok du idatzi eta Ximun Fuchsek zuzendu. ©GUILLAUME FAUVEAU

Hondamendien gailurra

Ainize Madariaga

Axut eta Artedrama konpainien 'Hondamendia' obrak pandemia eta Zaldibarko zabortegiaren drama ditu mintzagai. Historiatik istorioa idatzi du Harkaitz Canok, eta Ximun Fuchsek du zuzendu

 ©MICHEL OCELOT

ATZEKOZ AURRERA. Michel Ocelot. Marrazki bizidunen egilea

«Zuei on egitean datza ene ofizioa»

Ainize Madariaga

'Le Pharaon, Le beau sauvage et la Princesse' animazio film berria aurkeztuko du Ocelotek bihar Baionan. Zati bat Egiptoko marrazki lauak animatuz egin du. Kiriku pertsonaiak egin zuen ezagun Ocelot.

Jon Goenaga eta Libe Goenaga aita-alabek zaintzen dituzte Getariako (Gipuzkoa) Lahardi baserriko ahuakate ondoak. Euskal Herriko lehenak izan dira. Orain, denean barrena abiatzen hasi dira, Baionan eta Bidarten (Lapurdi) adibidez; batzuk esperimentazio fasean dira, eta horregatik ez dute oraino erakutsi nahi izan. ©JON URBE / FOKU

Ahuakate ondoak kateatu dira Euskal Herrian ere

Ainize Madariaga

Ahuakate ondoen ekoizpena zalu hedatzen ari da Euskal Herrian. Getariako Lahardi etxaldean duela hiru hamarkada hasi ziren; berrikiago bertze guziak. Bertako klimari eta lurrari ongi egokitzen zaie zuhaitza, baina arta bereziak behar ditu, sustut neguko malda igaiteko.

Hemeretzigarren Glisseguna aroak mugatu badu ere, surf egin ahal izan dute goizean, Iban Iturbiderekin. ©GUILLAUME FAUVEAU

ATZEKOZ AURRERA

Glisseguna, urak atzemana

Ainize Madariaga

Seaskak eta Miarritzeko eta Angeluko ikastolek antolaturiko hemeretzigarren Glisseguna aroari moldatu behar izan zaio: giro baikorrean, goizean surfean bakarrik aritu ahal izan dira.

 ©BOB EDME / BERRIA

Christophe Betbeder, 'Ttitto'. ILFSNko ordezkari nagusia

«Transmisioa landu ezean, lanjerra bada»

Ainize Madariaga

ILFSNko ordezkari nagusi berria da Betbeder. Euskal Irratietako koordinatzaile ohiak transmisioa du xede, irrati libreak bermatzeko.

 ©GUILLAUME FAUVEAU

ATZEKOZ AURRERA. Maialen Hegi-Luku. Margolaria, itzultzailea eta idazlea

«Jendea emozionalki hunki nahi dut»

Ainize Madariaga

Lumaren artea erakutsi zuen lehenik, baina lehenagokoa du isipua. Hegi-Lukuren hamar urteko ibilbidea ikusgai da Hazparnen. Paisaia intimo oniriko surrealista koloretsuez izpirituak hunkitzeko gai da.

Larzabaleko Bizideki zentroko autistak astean behin joaten dira Donibane Garaziko igerilekura. Putzua beraiena dute, jende ezezagunek kausi diezaieketen izua saihesteko. Pertsona neurotipikoek praktikatzen dituzten aktibitateak egiten dituzte, betiere norberaren beharretara egokituz, autista bederak bere berezitasunak baitauzka. ©GUILLAUME FAUVEAU

Autisten atizak astialdian

Ainize Madariaga

Autistei egokitutako aisialdi eskaintzak zabaltzen ari dira, soinua eta argia apalduz. Kasu batetik bertzera ez duenez zerikusirik, autistak aisialdian laguntzen dituztenak haien beharretara egokitzen dira. Talde jokoak salbu, oro har, edonorentzako aktibitateetan parte hartzen dute, lagunduak diren ber.

1 2 3 4 5  

Izan BERRIAlaguna

Irakurleen babesa ezinbestekoa da kazetaritza independente eta konprometitua egiten jarraitzeko.