
Pozaren eta gorrotoaren artean
Aitor Txabarri
Azerbaijanen eta Armeniaren arteko aurreko gerran ihes egin behar izan zuten azeriar askok euren herrietara itzultzeko aukera izan dute, baina suntsituta aurkitu dituzte.

«Ebakuntza gelan orduero bi pertsona dauzkagu»
Aitor Txabarri
Gatazka berriz piztu eta berehala joan zen Hagojpanian AEBetatik Karabakh Garaira: «Hemen gertatzen ari dena ez dut inoiz ikusi».

Amaierarik gabeko gerra
Aitor Txabarri
Duela bi aste Armenia eta Azerbaijanen arteko gatazka berpiztu zenetik, bonbak noiz eroriko beldur bizi dira Stepanakert hiriko biztanleak. Denek galdu dute gertukoren bat gerra honetan, eta gero eta txikiagoa da su-eten bat lortzeko itxaropena.

Askatasun aldarri ozena
Aitor Txabarri
HDPren Demokraziaren Aldeko Martxa gaur amaituko da, Ankaran. Alderdi kurdua legez kanporatzeko eskatu du Mugimendu Nazionalaren Alderdiak

Bi mugen artean harrapatuta
Aitor Txabarri
Milaka lagun daude Turkia eta Grezia arteko mugan harrapatuta. Migratzaileek salatu dute iheslari bat hil dela muga zeharkatzeko ahaleginean. Turkiak, berriz, debekatu egin die atzerriko kazetariei mugara gerturatzea. Bideoa, albistearen amaieran.

Moria, iheslarien infernua
Aitor Txabarri
UNHCRk eskatu du Lesbosko errefuxiatuen gunea «lehenbailehen husteko». Gobernuz kanpoko erakundeek ohartarazi dute ezinezkoa dela osasun arreta egokia eskaintzea, eta izurriak zabaltzeko arriskua dagoela.

Feminizidioen kontrako oihua
Aitor Txabarri
Turkian 430 emakume hil dituzte abendura arte. Gero eta gehiago dira indarkeria matxistaren aurkako neurriak eskatzen dituzten eragileak. Gobernuak, ordea, zigorrak gogortuz erantzun du.

Balkanetako harresia
Aitor Txabarri
Milaka errefuxiatu bizi dira oraindik Serbian, eta Bosnia eta Herzegovinan. Haien egoera jasanezina bihurtu da, eta inork ez die eman inolako konponbiderik.

Larunbatero ahotsa altxatzen
Aitor Txabarri
Aleksandar Vucic Serbiako presidentearen aurkako protestak egin dituzte 25 asteburuz jarraian. Estatu egiturak eta komunikabideak nahieran erabiltzea leporatzen diote.

Europako Batasuneko amets hautsiak
Aitor Txabarri
Greziak eta Turkiak 130 kilometroko muga dute kontinentean, Evros ibaiak bereizia. 18.000 errefuxiatuk gurutzatu zuten iaz, Greziara iritsitakoen %35ek. Bai errefuxiatuek, bai haien alde diharduten erakundeek salatu dute Grezian jipoiak eta atxiloketak jasan ondoren Turkiara kanporatzen dituztela.