
«Ulertzen dut etxean erditu nahi izatea, eta ulertzen dut erditu nahi ez izatea ere»
Amaia Igartua Aristondo
Pintzak, artaziak eta ur irakina, tresnok esterilizatzeko. Horiekin, hamaika ume munduratzen lagundu du Aretxagak, etxeetan gehienak, klinikan eta ospitalean beste batzuk. Harro dago egindako lanaz. «Emakumeak oso ondo tratatu nituen».

«Euskarak bere lekua topatu beharko du krisi ekologikoan»
Amaia Igartua Aristondo
Krisiak eragin ditzakeen gizarte aldaketetara egokitu beharko du euskarak, Igeregiren arabera. Egoera gorabehera, euskalgintza eta ekologismoa batu daitezke; egun, ordea, «bakoitzak bere bidea du».

Euskararen xehetasunak
Amaia Igartua Aristondo
EHUko irakasleak dira, atzerritarrak, eta helduaroan euskaldunduak, lanagatik besteak beste. Euskara ikastearen esperientzia xehatu dute EHUk antolatutako solasaldi batean.

San Frantzisko, bakarlariek osatutako korua
Amaia Igartua Aristondo

Abandonutik ekosistemara
Amaia Igartua Aristondo
Hutsik dauden industria nabeak erabili dituzte artista batzuek kultur proiektuak sortzeko. Bilboko Zorrotzaurren, Pabiloi 6 da ereduetako bat. Guneon ekarpenak aletu dituzte 'Bigarren ekitaldia' filmean.

Gatazkaren zuzeneko kontaketa
Amaia Igartua Aristondo
Bilboko BAT dorrean League of Legends online bideojokoaren lehiaketa bat antolatu dute. Bataila jokoa da, baina futbol partida bat bezala kontatu dute, eta sarraskiak txalotu dituzte ikusleek.
Kazetaritza automatizatua: softwarea erredaktore
Amaia Igartua Aristondo
Programa batek datuak albiste bihurtu ditzake. ‘Kazetaritza automatizatua’ deritzo, eta datu asko eragiten dituzten gertaeren berri emateko balio dezake. Horri esker, albisteak azkarrago sareratzen dira, eta hartzaile gehiagorengana heltzeko bidea ematen du, Jessica Kunert irakasleak EHUko Ziberkazetaritza Kongresuan azaldu duenez.

Zaharra, berria baino nahiago
Amaia Igartua Aristondo
Jendeak gero eta joera handiagoa du bigarren eskuko arropa erosteko. Jasangarriagoa dela diote, jada ekoitzita dauden jantziak aprobetxatzen baitira; kalitate handiagokoak direla deritzote zenbaitek, eta merkeagoak ere badira. Denda txikiak ugaritu dira, eta marka handiak ere interesatuta daude.

«Antzerkian, beldurrik gabe salatzen dugu»
Amaia Igartua Aristondo
Jasandako indarkeria oholtza gainera eraman dute Las Poderosas taldeko andreek. Antzerkiak osatzen lagundu die. Tolosan izango dira gaur.

Arreta osoa klimaren larrialdiari
Amaia Igartua Aristondo
Ekologistek zenbait museotan egindako ekintzek hizpidera ekarri dute klima krisia. Halako protestekin arreta handia lortzen dute taldeek; hori hala, euren komunikazio estrategiaren parte dira. Baina arbuioa ere eragin dezakete.