
Gezurrik gabeko lan eszenikoak, 29. dFeria jaialdian
Andoni Imaz
Martxoaren 13tik 16ra, 28 konpainia arituko dira Donostian, eta 44 emanaldi egingo dituzte guztira. Dantza eta antzerki ikuskizunak dira gehienak, eta, aurten, zirkua ere izango da. Jaialdia «erreferente» bilakatu nahi dute Europan.

Zeharkaldi intimo bat, 'Hodeien gaineko aldean'
Andoni Imaz
Bertol Arrietak eta Sandra Garaioak 'Hodeien gaineko aldean' argitaratu dute: doluari aurre egiteko bidean dagoen pertsonaia bati buruzko komiki bat

Estibaliz Urresolaren '20.000 especies de abejas' Berlinaleko Sail Ofizialean lehiatuko da
Andoni Imaz
Urrezko Hartza eskuratzeko lehian izango dira, halaber, Philippe Garrel, Christian Petzold, Angela Schanelec eta Margarethe von Trotta zinemagileen lan berriak, besteak beste.

Arkatzak urari zabaldutako bidea
Andoni Imaz
Usue Egiak 'Ura leporaino' komikia kaleratu du: itxialdiko bizipenetatik abiatutako kontakizun irudimentsua

«Saiatu naiz munduaren argazki soziopoetiko bat egiten»
Andoni Imaz
Orainaldia irakurtzen ariko balitz bezala idatzi du Alberdik 'Gari eta goroldiozko' liburua, prosaz, baina poema batzuk ezkutatuz barruan. «Estetika propio bat» garatu du hura idazteko prozesuan.

Kultur sektorearen korapiloa laxatzeko dago oraindik
Andoni Imaz
Musikari eta antzezleen ordezkariek uste dute langabezia sari bereziak eta erretiratuentzako neurriak arinduko dutela sortzaile batzuen egoera, baina faltan dituzte Artistaren Estatutuaren proposamen gehienak.
Jon Miranderen hamabi testu, lehenengoz euskaraz
Andoni Imaz
Deabruaren Eskolak argitara eman ditu Jon Miranderen hamabi testu, orain arte inoiz euskaratu gabeak. Jatorrizko bretoierazko testuak ere erakutsi dituzte, eta azterketa bat idatzi diote bakoitzari.

Hamarkada berrirako film zaharrak
Andoni Imaz
Zinemaldietatik iritsitako filmek zeresana sortu dute aurten; 'Alcarrà s'-ek, besteak beste. Akziozko lan ikusgarriek irudikatu dute emanaldi jendetsuen itzulera.

