
«Azken bost urteetako gerra madarikazioa da»
Ane Irazabal
Raqqako gaztea pasaporte faltsuarekin iritsi berri da Alemaniara. Esku zabalik jaso dute Berlinen. Halere, islamofobiak arduratu egiten du; batez ere, errefuxiatuak eta terrorismoa parekatzen dituztenen jarrerak.

«Arima galduen irla»
Ane Irazabal
Errefuxiatuen Nazioarteko Egunean Siziliara iristen diren errefuxiatuekin izan da BERRIA. «Azkenaren azkenak gara», salatu dute afrikarrek. Astero ehunka iheslari iristen dira Mediterraneotik, baina harrera sistemak huts egin du.

Europako muga blindatuak
Ane Irazabal
Austriak, «migrazio uholde» berri bat saihesteko, kontrolak berrezarri nahi ditu Brenneroko pasabidean; erabakiak Italiako agintarien haserrea eragin du.

Ezer gutxi dago ospatzeko
Ane Irazabal
Kosovok alde bakarreko independentzia aldarrikatu zuen gaurko egunez duela zortzi urte. Europako herrialderik gazteena da, eta pobreena eta bakartuena ere bai, oraindik ere.

Ate itxien Europa
Ane Irazabal
Errefuxiatuen krisiak azaleratu egin du Dublingo Hitzarmena sinatu zuten herrialdeen arteko elkartasunik eza. Europa barruko kontrol berriek zirkulazio askeko eremuaren amaiera ekar dezakete. Bitartean, milaka iheslari iristen ari dira Europara.

«Errefuxiatuak hemen, migratzaileak han»
Ane Irazabal
Europako muga berria bilakatu da Greziaren eta Mazedoniaren arteko pasabidea. Skopjeren irizpide selektiboek asilo eskatzaileak mailakatzea eragin dute.

«Amets europarra Grezian amaitu da»
Ane Irazabal
Mugetan ezarritako kontrolek blokeatuta utzi dituzte milaka eta milaka errefuxiatu Atenasen. Esdrasen arabera, Europako Batasunak ez du krisiaren osotasuna ikusi nahi, eta ez zaio interesatzen Siriaren baketzea.

Isilpean gordetako sexu indarkeria
Ane Irazabal
Emakume errefuxiatuen kontrako erasoak eta bortxaketak ugaritu egin dira Europan, baina ez ikusiarena egiten ari dira erakundeak.
Oslo iraungi osteko okupazioa
Ane Irazabal
Bake akordioek hogei urte bete ondotik, epea amaitu zaiela uste dute gero eta ahots gehiagok, eta Israelen okupazioa fase berri batean sartu dela irizten diote palestinarrek. Benjamin Netanyahuk bi estatuen irtenbidea babestu arren Washingtonen, inor gutxik sinesten du jada aukera horretan.

Haserrea lurralde okupatuetan
Ane Irazabal
Suminaren Egunean bost palestinar hil dira, eta dozenaka zauritu.