Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Nafarroa erdialdeko azken euskaldun zaharrak elkarrizketatu zituen duela 30 urte Koldo Artola etnologoak; 'Ziorditik Uztarrozeraino' liburua plazaratu du. Bideoa: elkarrizketa Ignazio Etxarren Urritzolako azken euskal zaharrari (Aranzadi-BerriaTB).
Nafarroa erdialdeko azken euskaldun zaharrak elkarrizketatu zituen duela 30 urte Koldo Artola etnologoak; orduan bildutakoen azterketa plazaratu du 'Ziorditik Uztarrozeraino' liburuan.
Gastronomian izango diren berritasunak, sarri, ingurutik biltzen dira. Horren jakitun dira Aztikoak, eta The Food Mirror lehiaketa egin dute. Fabiola Goribar, Elena Ubeda eta Ruby Garobillo irabazleak Euskal Herrian dira egun hauetan.
Etnomusikan adituak direnen arabera, Europako onena da Lourdes Iartzaren eta Jose Luis Loidiren musika instrumentuen bilduma. 4.000 pieza dituzte, eta nazioartean hainbat erakusketa egindakoak dira. Beren ondarea Euskal Herrian ezagutaraztea desio dute.
Aste honetan Londresen egin duten munduko gazta onenaren sariketan zazpigarren egin du Urdazubiko Bengotxea gaztak; saria beren lana zabaltzeko erabili nahi dute gaztagileek.
Azkenengo sagarrak ari dira jotzen asteotan sagardotegietan. Aurten sagar urtea ez izateko, ez baitzen hala egokitzen, kopuru «polita» jaso dutela dio Joxe Migel Bereziartua sagardogileak. Hemengo eta kanpoko sagarrekin osatutako uztari muztioa atera berri dio.
Europako landaguneetako hegaztien populazioak beherakada handia izan du 30 urte hauetan: 431 milioi txori gutxiago daude. Batez ere, XX. mendeko nekazaritza eta abeltzaintza ustiaketak eragin du hori; izan ere, lurren kudeaketa industrialak degradatu egin du bioaniztasuna.
ATZEKOZ AURRERA. Eduard Admetlla. Urpekaria eta dokumentalista
Urteek ez diote oztoporik jartzen Eduard Admetlla urpekariari. 91 urte ditu, eta ebakuntza batetik osatzen ari da, baina berriz ere itsaso azpira bidaiatu nahi du; ahal duela, 2015eko udazkenean.
Neguko jakirik estimatuenak eltzeetan izango dira laster, Tolosako babarrun ale guztiak bilduak baitituzte ekoizleek. Azkenaldiko uzta onena izan da, eta sukalderako bidea hartu dute.