Bere artikuluetan bilatu

EAE-ko hauteskundeak

PPk eskua luzatu dio EAJri, baina oposiziotik

Berria.eus

"Unean uneko akordioen" bidez Jaurlaritza babesteko prest azaldu da. Gobernua osatzeari begira, alderdiekin abaitutako bilera sorta amaitu du EAJk.

Espainia

Sanchezek bide orriari eutsi dio

berria.eus

PSOEko idazkari nagusiak adierazi du biharko Batzorde Federalean bi aukera bozkatuko direla: "Edo gestora bat eta abstentzioa ematea, edo kongresu bat eta Rajoyri ezetza".

Euskal presoak

Arkaitz Anza eta Aitor Franco aske, zigorra murriztea eskatu ondoren

Berria.eus

Segiko kide izatea egotzita zigortu zituzten 2008an. Denera, lau urte eta erdi eta bost urte eta erdi eman dituzte preso. Torturak salatu zituzten.

Gertakaria

Bilbon hilotz agerturiko ama-semeen kasuan hiltzailea ama izan dela esan dute

berria.eus

Gaur goizaldean aurkitu dituzte bi hilotzak; 79 urteko andre bat, eta haren semea, 60 urtekoa. Efe agentziaren arabera, amak hil du semea.

Indarkeria matxista

Gernikan gizon bat atxilotu dute andrazko bati sexu eraso bat egitea leporatuta

Berria.eus

Sexu harremanak izatera derrigortu zuela salatu du emakume batek ertzainen aurrean

Euskal presoak

Gutunak Suitzara, Txapartegi ez Espainiaratzeko

Berria.eus

Nekane Libre plataformak salatu du estradizio eskariak "Espainiako giza eskubideen urraketa sistematikoa" duela oinarri. Gaur jakin da, bestalde, espetxez aldatu dutela Txapartegi: Zurichetik ordu erdi batera dagoen kartzela batera eraman dute.

Epaiketak

Urigoitia omentzea egozten zieten auzipetuek ez dute kartzelara joan beharko

Berria.eus

Eskaera murriztu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak, eta lau auzipetuei bina urteko kartzela zigorra ezarri diete. "Kartzela saihestea lortu dugu, baina gaur, hemen, ez da justiziarik egin".

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria

Javier Etxeberria Ezpondak irabazi du Humanitate, Kultura, Arte eta Gizarte Zientzien Saria

Berria.eus

Haren "formakuntza bikoitza, matematika eta filosofian" nabarmendu du epaimahaiak. EHUko Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen sortzaileetako bat izan zen.

Galdeketak

Kontsulten araudiaren alde bildu dira Donostian

Berria.eus

Elkarretaratzea egin dute hainbat auzo elkartek eta eragilek deituta. Hiritar Kontsulten Araudia onartu zuen Donostiako Udalak, baina EAEko Auzitegi Nagusiak baliogabetu egin zuen.

Gizartea

Urpekaritza egiten ari zen gizon bat hil da Deban

Berria.eus

Helikoptero bat erabili dute ertzainek gizona leku seguru batera eraman eta bere onera ekartzen saiatzeko, baina ahalegin antzuak izan dira

1 2 3 4 5