
Memoria, zis-heteroen pribilegio
Cecilia Valdez
Argentinan Trans Memoriaren Artxiboa sortu dute, XX. mendearen hasieratik 90eko urteetarainoko materiala bilduta; 10.000 dokumentu batu dituzte. Transexualen komunitatearen memoria babestu, osatu eta aldarrikatu nahi dute.

«AEBek 'hemen ez zara sartuko' esanda ere, Txinak ez du etsiko»
Cecilia Valdez
Washington kezkatuta dago Pekinek geroz eta influentzia handiagoa duelako Latinoamerikan. Kasurako, Asiako potentziak harreman estua du Argentinarekin: otsailean 50 urte bete ziren harremanetan hasi zirenetik.

EZKERRA, AGINTEA ESKURATZEKOTAN
Cecilia Valdez
Gustavo Petrok eta Francia Marquezek osaturiko ezkerreko hautagaitza da faboritoa Kolonbian irabazteko; sektore horrek lehenbiziko aldiz lortuko luke agintea. Zenbait analistak diotenez, bake ituna sinatu ondoan bukatu ziren negoziazioek garai aldaketa bat ekarri dute gizarte osoarentzat.

«Indarkeria ziklo horren egiturazko kausei eragiteko egin behar dira aldaketak»
Cecilia Valdez
Possoren ustetan, 2016ko bake akordioa betetzeko, «bestelako bide bat» urratu beharra dago, hemendik aurrera Kolonbian politika «armarik gabe egin dadin».

Ingurumena eta inpunitatea
Cecilia Valdez
Argentina erreferente bat da ingurumen legeen arloan; ez, ordea, justizia klimatikoa ematerakoan. Kutsadurak edo estraktibismoak kalte egindako herritarrak babesik gabe daude, eta nazioarteko instantzietara jotzen dute, baina haiek ere ez diete irtenbiderik ziurtatzen.

Umeak lapurtzeko sare ezkutua
Cecilia Valdez
Pinocheten diktaduran, Europako eta Ipar Amerikako hainbat familiak modu irregularrean adoptatu zituzten 8.000-20.000 ume eta jaioberri txiletar, denak ere familia pobre eta gazteetakoak. Asko eta asko, maputxeen komunitatekoak ere bai.

Napalpiko sarraskia, auzitara
Cecilia Valdez
Argentinako jendarmeek eta paramilitarrek 200-300 indigena hil zituzten 1924an, Qom eta Moqoit komunitateetako nekazariek lan baldintza kaskarren kontra abiatu zituzten protestak zapaltzeko. Aste honetan hasi dute gertaera horien gaineko auzia. Gizadiaren kontrako krimen gisa epaituko dituzte.

Mende erdi igaro da 144 presok Uruguaiko bi espetxetatik ihes egin zutela
Cecilia Valdez
Ihesean parte hartu zutenen artean zeuden gerora herrialdeko presidente eta presidenteorde izango ziren Pepe Mujica eta Lucia Topolansky

«Bertako herriak dira Txileko Estatuari aberasten segitzea oztopatzen dion harria»
Cecilia Valdez
Lienqueok gogor jo du Txileko lehengo eta egungo agintarien aurka. Haren esanetan, egungo NBEko Giza Eskubideen Batzordeko goi mandatariak berak ere ez zuen ezer egin maputxeen eskubideen alde Txileko Gobernuko presidente zenean.

«Interes ekonomikoek pisu handia dute estatuan»
Cecilia Valdez
Argentinako maputxeek euren gain hartu dute lurrak berreskuratzeko lana, gobernuak ez duelako bere hitza bete. Reyren iritziz, «borborka» dago indigenen mugimendua.