
'Simpsondarrak' filma bere kabuz bikoiztu du gazte donostiar batek, ahots guztiak berak eginda
Edu Lartzanguren
Laster estreinatzea espero du Ander Torregarai bikoizketa ikasleak, 20th Century Foxi «grazia askorik egingo ez badio ere».

Omenaldia egin diete Polloeko mausoleo frankistan hobiraturiko milizianoei
Edu Lartzanguren
Identifikaturiko hamazazpi errepublikazaleen izenak dituen plaka bat jarri dute.

Tobleronek Cervino mendiaren irudia kendu beharko du bere txokolateetatik
Edu Lartzanguren
Suitzako nazio ikurrak babesteko legeak galarazten dio, ekoizpena atzerrira eraman dutelako. Euskal Herriko irudia ere erabiltzen dute, kanpoan ekoitzitako gauzak saltzeko.

Ehun kolektiboak Bardeako eremu militarreko lurrak «desjabetu» ditu, «Euskal Errepublikaren izenean»
Edu Lartzanguren
Eremura sartzea galarazten duen kate bat moztu dute ekintzaileek, eta debekatzeko seinaleak bota.

«C1a atera? Egon hadi horretan»; haserrea piztu du erizain espainiar baten bideo katalanofoboak
Edu Lartzanguren
Erizain andaluziar bat haserre mintzatu da Tiktoken, katalana eskatzen diotelako Bartzelonako erietxe batean postua lortzeko. Puigdemont presidente ohiak ere deitoratu du mezua.

Donibane Garazin kenduriko frantsesezko seinaleak Portugalete parean agertu dira
Edu Lartzanguren
Herribiltza taldeak bere gain hartu du ekintza; salatu duenez, Bizkaiko Zubia gizateriaren ondare izendatu dute, baina, aldi berean, euskara «hiltzen uzten» ari dira.
Euskara munduko 38. hizkuntzarik «pisutsuena» da, Frantziako Gobernuaren arabera
Edu Lartzanguren
2022ko Hizkuntzen Barometroa aurkeztu dute. Euskarak 24 toki egin ditu aurrera sailkapenean, 2017tik.

Abortua eta Elizako pederastia lotzen dituen ekintza egin dute Donostian
Edu Lartzanguren
Muturreko talde katolikoek haurdunaldia eteteko eskubidearen aurka abiaturiko kanpainaren hasierarekin bat eginez, afixa faltsu bat jarri dute, Espainiako Apezpiku Konferentziaren sinadura erabilita.

Donostiako Udalak «probokazio» gisa arbuiatu du ostegunean egitekoa den ekitaldi faxista bat
Edu Lartzanguren
Bakarrik PPk bozkatu du arbuioaren aurka. Falangistek Donostiako Cantabrico klubean egin nahi zuten liburu aurkezpena Bilboko Ercilla hotelera eramatea erabaki dute, eta, Gipuzkoako hiriburuan, lore eskaintza egingo diete ETAren «eskuz eroritakoei»

Hogei urte, baina zer dira hogei urte?
Edu Lartzanguren
Bi hamarkada gaur 'Euskaldunon Egunkaria' itxi zutenetik, eta dozenaka mezu agertu dira sare sozialetan, hura gogoratzen.