Egilea

Edurne Elizondo - Nafarroako HItza

Edurne Elizondo - Nafarroako HItza

Bere artikuluetan bilatu

Euskara

Eman nahi zaion tokia da gakoa

Edurne Elizondo - Nafarroako HItza

NUPek Euskarazko Ikasketen Plan Gidaria egin du. Helburutzat hartu du 2023-2024ko ikasturterako euskarazko 2.226 kreditu eskaintzea. Hizkuntza Plangintzarako zuzendari Imanol Nuñezek erran du plana «konpromiso» bat dela; Euskara Taldeak zalantzan jarri du betearazteko duen gaitasuna.

Indarkeria matxista

Partekatu nahi duten bidaia

Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza

Emma Larretaren, Rosa Marcosen, Pilar Navarroren eta Idoia Orduñƒaren bizipenak eta hitzak dokumental bilakatu ditu Marga Gutierrez zuzendariak: ‘AMA-DAS’ lana egin du, indarkeria sufritu duten emakume elbarrion esperientzien berri emateko.

Pobrezia

Elkartasunaren indarrarekin

Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza

Tudela Comparte fundazioak ia zortziehun pertsona artatu ditu iaz. Villa Javier jantoki soziala kudeatzen du, eta lana eta formakuntza sustatzeko proiektuak ditu.

Euskara

Iruindarren euskaltegia

Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza

IKAren Iruñeko Arturo Campion euskaltegiak 50 urte bete ditu, eta, hori ospatzeko, arduradunek egitarau zabala prestatu dute, hilaren 26tik aurrera. Gainera, liburu bat argitaratuko dute, eta dokumental batean jasoko dute euskaltegiaren bidea. Mende erdia egin du Alde Zaharrean.

Aurora Beltran

«Areto txikiak maite ditut; hor, bazara edo ez zara, eta ni banaiz»

Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza

Aitak oparitutako gitarrak jarri zuen Aurora Beltran musikaren bidean, duela 50 urte. Tahures Zurdos taldeak markatu du bide hori, nahiz eta musikariak bakarrik grabatu dituen bere azken diskoak. Tahures 2019an itzuli zen; Beltran ez da inoiz joan.

Eutanasia

Azken minutuek duten garrantzia

Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza

Olga Patiño urtarrilaren 7an zendu zen, Nafarroako Unibertsitate Ospitalean. Eutanasia egin zioten. Familiak eskertu egin du prozesu osoan jasotako babesa, baina salatu du erietxez mugitu behar izan zutela haren borondatea bete ahal izateko, San Joan Jainkoarena ospitalekoek ez baitzioten egin nahi izan.

'Nafarkaria'

Zortzi orri eta komunitate bat

Edurne Elizondo - Nafarroako HItza

'Egunkaria' zenak duela 30 urte kaleratu zuen 'Nafarkaria' gehigarriaren lehen zenbakia. 11 urte iraun zuen bidea hasi zuen Nafarroako gehigarriak 1991ko abenduaren 6an. 2002ko uztailaren 26koa izan zuen azken zenbakia, UPNren gobernuak diru laguntza kendu eta gero, ezin izan zuelako eutsi.

Oroimena

Izua betikotzeko zigor erantsia

Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza

Nafarroako Gobernuak ‘Expolio y castigo’ argitaratu du, Cesar Laianak frankismoaren jazarpen ekonomikoari buruz idatzitako liburua. Historialariak nabarmendu du erregimenak araudi zehatz bat sortu zuela etsaitzat zeuzkanen ondasunak eskuratu eta haiek zigortu eta beldurtzeko.

1 2 3 4 5