
Zenbakien atzeko gizakiak
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Mugak Zabalduz karabana Euskal Herritik Melillarantz (Espainia) abiatuko da uztailaren 14an. Zabaldiko Bea Beorlegi Iruñeko autobusean izanen da. Hegoaldeko mugan gertatzen denari bide ematen dioten politikak salatu nahi dituzte, eta elkartasuna agertu han direnei.

Ez dutelako konformatu nahi
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Proiektu propioak garatu dituzte hainbat gaztek, prekaritateari aurre egiteko eta aldaketa soziala eragiteko.

Bakardadea hausteko paretak
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Aurtengo negua bereziki gorria izaten ari da karrikan bizi direnentzat. Iruñean, hogei pertsona inguruk egiten dute lo kalean. Udalak badu haientzat aterpea; esku-hartze programa bat ere bai hirian erroldatuta daudenentzat, erabiltzaileekin osasuna eta enplegua lantzeko, bertzeak bertze.

Menditik mendira
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Gaur duela hamar urte hil ziren, Pirinioetako Taillon mendian, Xabier Zubieta eta Luis Mari Pikabea lehengusu beratarrak, Xabier Saralegi lesakarrarekin batera. X. Mendi Eguna ospatuko dute Beran haien omenez, asteburuan.

Ez dute zirkulua lerro zuzen bilakatzea nahi
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Akordiorako oinarria onetsi dute Erriberako Hondakinen Mankomunitateak eta GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak, herrialde horretako errefusaren zati bat E Culebrete tratamendu zentroan hartzeko. Plataforma bat osatu dute Erriberan, egitasmo horren aurka eta ekonomia zirkularraren alde.

"Aldaketaren benetako oinarriak jartzen hasi gara"
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Aurten asko ikasi duela nabarmendu du Iruñeko alkate Joseba Asironek. Iruñean ezkerreko gobernua badela sumatzen dela uste du, eta euskarari, matxismoari eta zezenketei buruz egin du gogoeta.

Beren bidezko defentsan
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna da gaurkoa. Egiturazkoa eta egunerokoa da indarkeria hori; dituen aurpegiak identifikatu, eta haiei aurre egiteko estrategiak garatu nahi ditu autodefentsa feministak. Hari buruz gogoeta egin dute hainbat taldek.

Nor garen, zer nahi dugun
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Gorabeheraz betetakoa da sexu heziketaren historia, Nafarroan. Andraize zentroak sare oso bat ekarri zuen 1980ko hamarkadan, baina hutsean gelditu zen hurrengoan, UPNk edukiz hustu eta gero. Sexu heziketa lehengo tokira itzuli nahi du gobernuak, onartzeko zain duen dekretuarekin.

Nor bere heriotzaren jabe
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Duintasunez hiltzeko eskubideaz mintzatu da izen bereko elkarteko presidente Manu Eziolaza medikua, asteon, Iruñean. Hamar urte inguruko bidea egin du erakunde horrek herrialdean, eta 177 bazkide ditu, jada. Ia 4.000 herritarrek egin dute bizi testamentua, gehienak emakumeak.

Errepide zati bat nahi du bizikletak
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Iruñeko txirrindulariek protesta egin dute asteon, udalak kontuan hartzen ez dituela salatzeko; UPNk aurkeztutako mozio baten harira, hiriko mugikortasun plan berria gelditu egin dute, behin-behinean. Mozio horren aldeko boza eman du Geroa Baik, eta EH Bilduko zinegotziak, berriz, abstenitu egin dira. Informazio gehiago eskatu dute.