
Benetako min amaigabea
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Sei emakumek Asenna Nafarroako Endometriosi Elkartea sortu dute, eritasun horren berri emateko. Salatu dute oraindik ere gaixotasun «ikusezin» bat dela, eta zalantzan jartzen dela sufritzen dutenen hitza.

«Frontoian, nire helburua da ez nabarmentzea»
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Nafarroako Gobernuak 2022ko kirol epailerik onenaren saria eman dio Naroa Iturain pilota epaileari. Eskertu du aitortza, eta erantsi du andreen lana profesionalizatzen segitu behar dela pilotaren arlo guztietan.
Kolektiboaren indarrak josita
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
IrunÌÂeko Haritu etxebizitza sindikatuak eta bertze zenbait kolektibok manifestazio bat antolatu dute, etxebizitzaren egoera salatzeko. Maiatzaren 13an eginen dute, IrunÌÂean. Erdigunean jarri nahi dituzte etxe bat alokatzeko dauden zailtasunak; umeak dituzten andre arrazializatuek dute arazo gehien.
«Osasuna ezin da gure baliabideen menpe egon»
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Cristina Guerra Nafarroako Parlamentuan izan da, Cocemfe elbarritasun fisikoa eta organikoa dutenen elkarteen federazioaren izenean; Osasunbideko itxaron zerrendak salatu ditu.

Bide bat tren mota guztientzat
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Nafarroako Trenaren Alde plataformak tren publiko eta sozial baterako bere proposamena aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan. Egungo trenbidea «egokituta eta hobetuta», AHTak duen aurrekontua %45 murriztuko luke.

Nahikoa dutela errateko garaia
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Eva Ugal eta Samara Jimenez ama-alabek elkarretaratze batean IrunÌÂeko denda batean jasandako eraso arrazista salatu dute. «Lapurtzat hartu gaituzte ijitoak garelako». Dendako arduradunen eta polizien tratua kritikatu dute. Ijitoen aurkako jarrerak «normalizatzeari» uzteko eskatu dute.

«Zerbitzua hondatzen eta orain arteko lana suntsitzen ari dira»
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Kattalingorrik kudeatu du Kattalingune, Nafarroako Gobernuak iaz zerbitzua esleitzeko lehiaketa antolatu zuen arte. Kattalingorri ez zen aurkeztu, Arraitz Koch langile ohiaren hitzetan, «baldintzak» salatzeko.

Dantzaren nazioarteko mapan
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Noaingo Faktorian lanean ari da, irailetik, zentro koreografiko horretako ikasleen bosgarren belaunaldia. Marta Coronadok, Laida Aldazek eta Carmen Larrazek jarri zuten proiektua martxan, 2019an, herrialdeko dantza garaikideari astindu bat emateko. Pedagogia eta sorkuntza dituzte ikur.
Izokina egoera «kritikoan» da Bidasoan
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
90 izokin baino ez dituzte zenbatu Berako presako zentroan, 2022an. Adituek ohartarazi dute azken 37 urteotako daturik txarrena dela.
Argako uhandreak
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Osasuna Memoria taldeak Iruñeko Club Natacion kirol elkarteko zenbait kidek 1936ko kolpe militarraren ondorioz sufritu zuten errepresioa jorratu du. Errepublikazaleak ziren, eta gizartea eraldatzen saiatu ziren, kirolaren bidez. Haietako bat zen Isidro Sarasate; tximinia batean ezkutatu zen.