
Suak zerua ilundu zuenekoa
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Suteek hagitz gogor jo dute Nafarroa, eta 14.500 hektarea inguru utzi dituzte kiskalita. San Martin Unx da suak inguratutako herrietako bat. Etxerik ez dute galdu, baina izua bazter uztea ez da erraza izaten ari herriko biztanleentzat. Suhiltzaileek, berriz, baliabiderik eza salatu dute.

Karrikiri: 25 urte Iruñeko euskaldunen arteko sarea ehuntzen
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
1997an sortu zuten elkartea; hiriburuko Alde Zaharreko Xabier kalean du egoitza. 120 bazkide ditu egun. Amaren Alabak taldearen saioa antolatu dute gaurko, IrunÌÂeko Kondestablearen jauregian.

«Nik ez dut batere sufritu; plazer handia izan da Argan aritzea»
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Hogei urtez izan da Nekane Zibiriain Iruñeko Arga tabernako barran. Erretiroa hartu zuen abenduan, uholdeak gertatu eta gero. Ostatua nork hartuko duen zain da, euskaldunentzat bilgune izaten segitzeko.

Eman nahi zaion tokia da gakoa
Edurne Elizondo - Nafarroako HItza
NUPek Euskarazko Ikasketen Plan Gidaria egin du. Helburutzat hartu du 2023-2024ko ikasturterako euskarazko 2.226 kreditu eskaintzea. Hizkuntza Plangintzarako zuzendari Imanol NunÌezek erran du plana «konpromiso» bat dela; Euskara Taldeak zalantzan jarri du betearazteko duen gaitasuna.

Partekatu nahi duten bidaia
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Emma Larretaren, Rosa Marcosen, Pilar Navarroren eta Idoia OrduñÂaren bizipenak eta hitzak dokumental bilakatu ditu Marga Gutierrez zuzendariak: ‘AMA-DAS’ lana egin du, indarkeria sufritu duten emakume elbarrion esperientzien berri emateko.
Elkartasunaren indarrarekin
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Tudela Comparte fundazioak ia zortziehun pertsona artatu ditu iaz. Villa Javier jantoki soziala kudeatzen du, eta lana eta formakuntza sustatzeko proiektuak ditu.

Iruindarren euskaltegia
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
IKAren Iruñeko Arturo Campion euskaltegiak 50 urte bete ditu, eta, hori ospatzeko, arduradunek egitarau zabala prestatu dute, hilaren 26tik aurrera. Gainera, liburu bat argitaratuko dute, eta dokumental batean jasoko dute euskaltegiaren bidea. Mende erdia egin du Alde Zaharrean.
«Areto txikiak maite ditut; hor, bazara edo ez zara, eta ni banaiz»
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Aitak oparitutako gitarrak jarri zuen Aurora Beltran musikaren bidean, duela 50 urte. Tahures Zurdos taldeak markatu du bide hori, nahiz eta musikariak bakarrik grabatu dituen bere azken diskoak. Tahures 2019an itzuli zen; Beltran ez da inoiz joan.

Azken minutuek duten garrantzia
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Olga Patiño urtarrilaren 7an zendu zen, Nafarroako Unibertsitate Ospitalean. Eutanasia egin zioten. Familiak eskertu egin du prozesu osoan jasotako babesa, baina salatu du erietxez mugitu behar izan zutela haren borondatea bete ahal izateko, San Joan Jainkoarena ospitalekoek ez baitzioten egin nahi izan.
Zortzi orri eta komunitate bat
Edurne Elizondo - Nafarroako HItza
'Egunkaria' zenak duela 30 urte kaleratu zuen 'Nafarkaria' gehigarriaren lehen zenbakia. 11 urte iraun zuen bidea hasi zuen Nafarroako gehigarriak 1991ko abenduaren 6an. 2002ko uztailaren 26koa izan zuen azken zenbakia, UPNren gobernuak diru laguntza kendu eta gero, ezin izan zuelako eutsi.