
Eutsi nahiaren eta etsipenaren artean
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Tafallan eta inguruko herrietan ez dituzte erraz ahaztuko joan den asteko uholdeak. Ohiko emaria dute ibaiek, berriz ere, baina oraindik ez da desagertu urak karrika, etxe eta lokaletan utzitako lokatzaren arrastoa. Lanean jarraitu dute herritarrek asteon.

Hartzen udaberri berria
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Ezohiko udaberria da oraingoa Pirinioetako mendebaldeko hartzentzat: mendiotako basoetan bi eme daude, lehendabiziko aldiz, 2004. urtetik. Urte hartan, ehiztari batek tiroz hil zuen Cannelle, Pirinioetan jaiotako azken hartz arre emea. Hamar hilabeteko kume bat zuen Cannellek, hil zutenean: Cannellito. Bakarrik gelditu zen mendebaldeko gunean, bere aita Nere hartzarekin.

Memoriak har ditzala paretak
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza

Bideak izan dezan denentzako tokia
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Udan gora egiten du errepideetara ateratzen diren txirrindularien kopuruak; azken hilabeteotako istripuek kezka eragin dute, eta neurriak hartuko dituela iragarri du gobernuak. Txirrindulariek parlamentuan hartu dute hitza, N-121-A errepidean ere zer hobetu badela errateko.

Zenbakien atzeko gizakiak
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Mugak Zabalduz karabana Euskal Herritik Melillarantz (Espainia) abiatuko da uztailaren 14an. Zabaldiko Bea Beorlegi Iruñeko autobusean izanen da. Hegoaldeko mugan gertatzen denari bide ematen dioten politikak salatu nahi dituzte, eta elkartasuna agertu han direnei.

Ez dutelako konformatu nahi
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Proiektu propioak garatu dituzte hainbat gaztek, prekaritateari aurre egiteko eta aldaketa soziala eragiteko.

Bakardadea hausteko paretak
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Aurtengo negua bereziki gorria izaten ari da karrikan bizi direnentzat. Iruñean, hogei pertsona inguruk egiten dute lo kalean. Udalak badu haientzat aterpea; esku-hartze programa bat ere bai hirian erroldatuta daudenentzat, erabiltzaileekin osasuna eta enplegua lantzeko, bertzeak bertze.

Menditik mendira
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Gaur duela hamar urte hil ziren, Pirinioetako Taillon mendian, Xabier Zubieta eta Luis Mari Pikabea lehengusu beratarrak, Xabier Saralegi lesakarrarekin batera. X. Mendi Eguna ospatuko dute Beran haien omenez, asteburuan.

Ez dute zirkulua lerro zuzen bilakatzea nahi
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Akordiorako oinarria onetsi dute Erriberako Hondakinen Mankomunitateak eta GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak, herrialde horretako errefusaren zati bat E Culebrete tratamendu zentroan hartzeko. Plataforma bat osatu dute Erriberan, egitasmo horren aurka eta ekonomia zirkularraren alde.

"Aldaketaren benetako oinarriak jartzen hasi gara"
Edurne Elizondo - Nafarroako Hitza
Aurten asko ikasi duela nabarmendu du Iruñeko alkate Joseba Asironek. Iruñean ezkerreko gobernua badela sumatzen dela uste du, eta euskarari, matxismoari eta zezenketei buruz egin du gogoeta.