Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Profila Eihartze Aramendia Iparragirre

Eihartze Aramendia Iparragirre

Bere artikuluetan bilatu

Azken artikuluak

ATZEKOZ AURRERA. Pantxika Urruti. Errejenta

 ©ISABELLE MIQUELESTORENA

«Errejenta izateko, psikologia pixka bat ukan behar da»

Eihartze Aramendia Iparragirre
'Andere Serora' pastorala prestatzen ari dira Hiriburun, ekainaren 3an eta irailaren 16an taularatzeko. Errejent dabilen hirugarren pastoral honetan, 130 arizale koordinatzen dabil Urruti.

Rene Iglesias. CGTko sindikalista ohia

 ©ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS

«Sindikalismoa da egin dudan gauzarik hoberena»

Eihartze Aramendia Iparragirre
Frantziako SNCF tren konpainiako gidari izatera ia kasualitatez iritsi zen Iglesias, eta horrek mundu bat ireki zion. Bi greba garrantzitsutan koordinatzaile aritu zen; gaur egun sindikalismoa asko aldatu dela uste du. Egun, Etxerat-en dabil laguntzen.
Ttinka haurtzaindegia izango denaren lanak, Lakarran. ©ISABELLE MIQUELESTORENA

Euskarari ttinka goxoa

Eihartze Aramendia Iparragirre
Gustuko tokian aldaparik ez esaten bada ere, aldapak izan dira, eta ez nolanahikoak gainera. Sei urtez ate asko jo eta gero, Nafarroa Behereko lehen haurtzaindegi euskalduna izango denaren lanak hasi dira. 2019an irekiko ditu ateak Ttinka haurtzaindegiak.
Luxi Agergarai eta Marion Casenave haurtzainak, Xbkota Haurtzain Etxeko haurrekin. ©ISABELLE MIQUELESTORENA

Euskararen zubigileak

Eihartze Aramendia Iparragirre
Mauleko Xübükota Haurtzain Etxeak bi urteko ibilbidea egin du dagoeneko; haurrei lehen harrera euskaraz egiten dien bakarra da Zuberoan. Hamahiru haur dituzte orain.
<b>Oihaneko tximinoa. </b>H&M markak orain bi aste egin zuen iragarkian ume beltz batek soinean zeraman jertsean Oihaneko tximurik apartena zuen idatzita. Arrazistatzat hartu zuten askok, eta izandako oihartzunak irudia eta jertsea Interneteko dendatik kentzera behartu ditu. ©BERRIA

Polemika, publizitate iturri

Eihartze Aramendia Iparragirre
Moda sektoreko enpresa handiek merkaturatutako hainbat diseinuk zeresana eman dute. Horien atzean zein asmo dagoen, hori da kontua; marketin estrategia bat dagoela uste dute batzuek, ustekabekoak direla pentsatzen dute besteek. Euretaz hitz egiten dela ez dago zalantzarik.

ATZEKOZ AURRERA. Iñaki Goikoetxea. Kazetaria

 ©GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS

«Herriak bisitatzeko gogoa piztu nahi dugu»

Eihartze Aramendia Iparragirre

'LapurdiAround' proiektua aurkeztu dutenetako bat da Goikoetxea; Lapurdiko 41 herriak jauzien bidez lotu dituzte, hiru minutuko bideo batean (elkarrizketaren amaieran, ikusgai). Zortzi hilabeteko lanaren emaitza da.

Deih artistaren lana, Baionako <em>Points de vue</em> jaialdian egina, joan den urrian. ©BOB EDME

Museo bat aire zabalean

Eihartze Aramendia Iparragirre
Londresko 'Widewalls' atariak 2017ko mural politenen zerrenda argitaratu du, eta denen artean politena Deih artistak Baionan egindakoa da; 'Are you ready?' lanarekin mendebaldeko gizarteak teknologiarekiko duen menpekotasuna islatu nahi izan du.

Xarles Bidegain. Euskaltzaina

 ©BOB EDME

«Euskal Herritik kanpo abertzaletu nintzen, gazte anitz bezala»

Eihartze Aramendia Iparragirre
Euskararen Herri Hizkeren Atlasa du Bidegainek «altxor» preziatuena; orain 33 urte inguru hasi zen horretan, hastapen eta traba «zailak» tarteko. Irakasle ere izan da, formakuntza «ona» erronka zuela.

ATZEKOZ AURRERA

Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera ospatu zuten atzo, Baionan. ©ISABELLE MIQUELESTORENA

Ikatza ere opari gozoa denean

Eihartze Aramendia Iparragirre
Txalupaz lehorrera iritsita, Mari Domingik eta Olentzerok Baionako karrikak zeharkatu dituzte, musikaz lagunduta; Merkatu plazan bukatu dute ibilbidea, goxokiak jaurtiz.
Herritarren babes zabala jaso zuten atzo Baionako geltokian Pauerako bidea hartu zuten etorkinek. ©ISABELLE MIQUELESTORENA

Abiapuntua baino ez

Eihartze Aramendia Iparragirre
Lekualdatutako 21 etorkinei babes eta elkartasun beroa eman zieten atzo Baionako geltokian. Pauera igorri dituzte, PRADA zentrora, eta hortik Italiara joateko arriskua dute. Baionan pasatutako hilabeteak ez dituzte erraz ahaztuko.
  1 2 3 4 5 6 7