
Olentzero eta Mari Domingiren sekretua
Enekoitz Telleria Sarriegi
Zer egin eta nola jokatu haien sekretuari buruzko galdera iristen denean. BERRIAk erreportaje bat kaleratuko du bihar trantze berezi horri buruz. Psikologoek, irakasleek eta gurasoek eman dute euren iritzia.

«Krisiak agerian utzi du kultura zientifiko baten beharra»
Enekoitz Telleria Sarriegi
Zientzia museo bat da Bergarako Laboratorium, eta kimikari bat du buru. Errazkinen ustez, «biziak» ez ezik, museoek «berritzaileak» izan behar dute: «Garapen eragileak gara; tresna bat gara».

«Futbola konektore bat izan daiteke»
Enekoitz Telleria Sarriegi
Futbolaren botere eraldatzailean sinesten du Sanchezek, eta kirol horren merkantilizazioari ihesi idatzi du bere bigarren liburua: 'Jo Ta Ke'. Herriaren opioaz ari da, eta gelditzen diren errebeldeez.

Pandemiaren bakar(e)dadeak
Enekoitz Telleria Sarriegi
Eten egin zaizkie harremanak, sendotu egin behar zituztenean, eta lotu, berriz, zilbor hesteak, moztu egin behar zituztenean. Osasun krisiak etxean eta norbere baitan preso harrapatu ditu nerabe eta gazte asko. Eman berri dituzte haien aldartearen emaitzak: bakardadea, tristura, asperdura, amorrua eta antsietatea.

Gazteenen bakardadeaz
Enekoitz Telleria Sarriegi
Pandemia garaiak etxean eta norbere baitara bilduta harrapatu ditu nerabe eta gazte asko. Bakardadea, tristura, asperdura, amorrua eta antsietatea bizi izan dituzte, besteak beste. Haiekin, irakasleekin eta psikologoekin hitz egin du BERRIAk, eta erreportaje bat kaleratuko du bihar

«Hau ez da nostalgiko eta zaharrunoentzako disko denda bat»
Enekoitz Telleria Sarriegi
Bloody Mary dendak 30 urte bete zituen urrian, eta berriki egin dute ospakizuneko kontzertua, Andoainen. Garcia undergroundaren eta rockaren gotorlekutik mintzo da, binilo doinuz eta punk jarreraz.

«Pilota profesionala sehaskara itzuli da berriz; atzera egin du»
Enekoitz Telleria Sarriegi
Jakin-minak ez du erretirorik hartzen. Zulaika II.aren kasuan ez, behintzat. Urteetako eskarmentuan oinarriturik ari da Jai Alaiari buruz, 1988ko grebaz, oraingoaz, bere blogaz, eta ondu nahian dabilen liburuaz. Zenbat gauza ikusten dituen kontrakantxatik.

Mafalda ez dago umezurtz
Enekoitz Telleria Sarriegi
Quino hilberriaren pertsonaiari buruzko erakusketa bat jarri dute Donostiako Okendo kultur etxean. Denboraren joanak ez die indarrik eta gaurkotasunik kendu haren ateraldi eta eztenkadei.

Zaharrak nola egin berri
Enekoitz Telleria Sarriegi
Ganaduarentzako bazka izaten ziren askotan. Ez zuten aurrera egin platerean, ezta merkatuetan ere. Gastrovalocal proiektuaren bidez, beste balio bat eman nahi zaie orain antzinako arto, tomate, piper eta patata mota baztertu batzuei.

Migel Joakinen garaikideak
Enekoitz Telleria Sarriegi
Izan zen erraldoirik Altzoko Handia baino lehen, eta izan dira ondoren ere. XIX. mendeko haren garaikideak dira hauek. Salbuespenak badaude, baina oso gutxik egin zioten ihes orduko patuari: diruzale gupidagabeen esku, zirkuetan eta ikuskizunetan izar bihurtuta, batetik bestera erabili eta erakutsi zituzten.