
«Eskegi egingo dizut»
Enekoitz Telleria Sarriegi
Boladaka ugaritu egiten dira telefonia konpainia handiek egiten dituzten dei komertzialak. Eragiten duten erneguaz harago, errealitate gordin bat ere badago beste aldean: teleoperadoreen jarduna.

«Denei eman nahi diegu popatik»
Enekoitz Telleria Sarriegi
Popatik egitasmoko kideek balioa eman nahi diote atzeko lerrotik egiten denari. Crehuetek musikatu ditu Goikoetxea eta Mayor taldekideek atondutako hitzak. Hilaren 29an dute lehen emanaldia, Donostian.

Balentziaga: estilo baten kateorratzak
Enekoitz Telleria Sarriegi
50 urte bete dira Cristobal Balentziaga diseinatzailea hil zenetik. Modari egin dion ekarpena, utzi duen ondarea eta oraindik ikertzeko gelditzen dena nabarmendu dituzte adituek. Haren izena daraman markak sekulako sona eta ospea hartu du berriro, baina oso bestelako diseinuetan eta merkatuetan.

Uztaren uztartzea
Enekoitz Telleria Sarriegi
Baserriko Uzta egitasmoaren hirugarren ekitaldia gaur hasiko da Anizko Jauregia etxaldean. Petti musikariaren doinuak lagun, baserritarren eguneroko jarduna ezagutuko dute bertaratzen direnek.

Enbatarik gabeko itsasoa
Enekoitz Telleria Sarriegi
Ababor azoka nautikoa ireki dute Irungo Ficoba erakustazokan. 'Itsasoa gara' lelopean egingo da, lehen aldia du, eta turismo eta aisialdi jarduerak ditu oinarri. Bihar arte egongo da zabalik.

Mapa berrien kartografiak
Enekoitz Telleria Sarriegi
Geolokalizazio sistemen sorrerak eta haien garapenak errotik aldatu dituzte bidaiatzeko moduak (ere). Paperezko mapak tiraderetan gelditzear daude jada, eta erabiltzaileen datuetan oinarritutako mapa inteligenteak ari dira geroz eta gehiago sortzen eta gailentzen.

Memoriaren txondorrak
Enekoitz Telleria Sarriegi
Alkizako Udalak omenaldia egin die garai batean ikazkin lanetan aritu ziren herritarrei. Zuhaitz lepatuei buruzkoen berri izan dute lehenengo, eta ofizioari buruzkoen berri gero, lehen pertsonan.

Ahalduntze ariketa indigena bat
Enekoitz Telleria Sarriegi
Garabide elkarteak antolatuta, hizkuntza gutxituak biziberritzeko Hibil ikastaldia egiten ari dira hamabi komunitate linguistikotako ordezkariak Euskal Herrian. Esperientziak, kezkak eta gogoetak partekatu dituzte, eta euren hizkuntzak biziz berritzeko tresna egokiez jabetu dira

«Marka ez da arazoa, marka soluzioa da»
Enekoitz Telleria Sarriegi
Nortasuna Sarean jardunaldia egingo dute bihar Donostian. Hizlarietako bat da Beldarrain, eta markaren zaintzaz eta buruhausteez jardungo da: «Ez da logo bat edo lelo bat. Markaren atzean kontakizun bat dago».

«Jatea duzue buruan denbora guztian»
Enekoitz Telleria Sarriegi
Euskal sukaldaritzako errezeta tradizionalak hartu, eta haien atzean dauden istorioekin kozinatzen ditu liburuak, bizipenak eta begiradak. Sukalderaino sartu da Buckley. Pintxoei buruzko liburu bat ondu du orain.