
«Itsasoko lan gogorra gogoko duten gazteak topatzea da erronka»
Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza
Ondarroako Antiguako Ama itsas arrantzako eskolak egoitza berria du. Erdi mailako gradu berri bat eskaintzeko aukera eman die horrek, eta simulatzaileak erabiltzen hasi dira, Bittor San Millanek azaldu duenez.

«Epaileak kontrakoa esan arte, Bizkaiko 113. udalerria da Usansolo»
Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza
Espainiako Estatuko Abokatutzak Usansoloren desanexioari ipinitako helegiteak ez du eten prozesua, baina moteldu egingo du, Menaren arabera; besteak beste, maiatzean ezingo dute udal hauteskunderik egin.

«Arraroa da plazan jendea berez dantzan hastea; galdu egin da naturaltasuna»
Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza
Berrogei urteko ibilbidean trikitia molde berrietara eroaten ahalegindu da Roberto Etxebarria, baina tradiziotik lar aldendu barik. Esan du ahotsari eta kantuari garrantzia ematen diela.

Gura baino gutxiago
Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza
Hamasei zentral hidroelektriko daude Bizkaian: handi bat eta hamabost txiki. Kontsumoaren %1 sortzen dute. Ibaien emari txikiagatik, energia ekoizpen hidraulikoak ez du hazteko aukera handirik. Jabeek laguntza eskatu dute.

«Aldea dago familiek zer egin nahi duten eta zer egiten duten»
Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza
Bizkaiko gurasoek zailtasunak dituzte gatazkak eta estresa kudeatzeko, Ainhoa Allenderen esanetan. Deigarria egin zaio ikustea umeei arreta jarri beharreko tarteetan ere sakelakoari adi egoten direla.

«Lehengo futbolariak naturalak ziren; oraingoak itxurak kezkatuta bizi dira»
Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza
Irratiko lankideen artean San Mamesera joan ohi zen bakarra zelako hasi zen Sara Estevez futbol kronikak idazten. Kirol kazetaritzaren aitzindaria izan da Bizkaiko irratigintzan.
Bigarren aldian, biogasa
Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza
Enpresa talde batek biogasa eta ongarria sortzeko proiektua bultzatu nahi du Karrantzan, duela hamahiru urte minda planta bat eraikitzen ibili ziren lekuan. Orain ere, behien minda eta hondakin organikoak erabiliko dituzte.

Sikateetarako egokitzen
Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza
Ur falta eragin du azken hil hauetako sikateak. Busturialdean eta Lea-Artibain jarduera batzuetarako erabiltzea debekatu dute, eta, Busturialdean, edatekoa bermatzeko itsasontziz ekartzea aztertzen ari dira. Zenbait sektore ekonomikotan, gutxiago kontsumitzeko neurriak hartzen hasi dira.

Eskubideak merkataritzaren oinarrian
Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza
Bidezko merkataritzak eskubide urraketarik gabeko ekoizpen eta salmenta eredu bat sustatzea du helburu. 1980ko hamarkadan sortu ziren lehen taldeak Bizkaian. 1996an, Kidenda proiektua abiatu zuten, Caritasek eta Elizbarrutiko Misioek. 2002an, denda bat ireki zuten Bilbon.

Proiektua eta kablea, biak doaz ezkutuan
Ibai Maruri Bilbao - Bizkaiko Hitza
Gatika eta Okzitaniako Cubnezais arteko itsaspeko goi tentsioko argindar kableak aurki jasoko ditu baimenak. Haren aurkako mugimendua sortu da Mungialdean, eragingo dituen kalteak eta ordezkatzen duen eredua salatzeko.