
Erakundeen datuen bunkerrak
Iker Tubia
Erakundeek datuak prozesatzeko zentroak erabiltzen dituzte, prozesatutako datuak erabili, bildu eta banatzeko. Segurtasuna ezinbestekoa da horretarako: makinek egoera onean egon behar dute, eta kanpotik etor daitezkeen erasoei hesiak paratu.

«Ez dakit entzuten irudirik ikusi gabe»
Iker Tubia
Koloretan pentsatzen du, eta koloreak ikusten dizkie soinuei. Gomezek sinestesia zer den azaldu du; horretarako baliatzen du bere sormen lana ere. Zuzeneko musikarekin «super ongi» pasatzen du.

«Saiakuntza klinikoan faseak gainjartzeak denborak laburtzen ditu»
Iker Tubia
Botiken garapenean aritzen da lanean Campillo, eta ongi ezagutzen du sendagaiek farmaziara ailegatu aurretik egin behar izaten duten bide luzea. Denbora horiek murriztu daitezkeela azaldu du, betiere urrats guziak eta kode etikoak beteta.

Izar bat piztu da sare zabalean
Iker Tubia
Gizartea aldatzen ari den heinean, haren errituak egokitzen ari dira, baita heriotzari lotutakoak ere. Hil ondorengo aferak sarean barneratu dira, eta, horrekin batera, oroitzeko lekuak: hilerri digitalak sortu dira, hildakoak gogoratzeko leku birtualak. Dolua pasatzeko beste aukera bat dira.

«Ekoizteko modu berri bat behar dugu, zientzia eta teknologia ardatz dituena»
Iker Tubia
Kimika da ekonomia zirkularra lortzeko muina, Garciak azaldu duenez. Esan du produktu bat sortzerakoan berreskurapena aintzat hartu behar dela hura diseinatzeko garaian.

Txinak burutu du bere estazioa eraikitzeko lanen lehen fasea
Iker Tubia
Mengtian laborategi modulua ongi ahokatu zaio Tiangong estazioari. Estazioko laborategi zientifiko nagusia izanen da modulu hori

Etxera liburu berri batekin
Iker Tubia
Liburu bat nola egiten den ikasi dute Iruñeko zenbait eskolatako haurrek Nafarroako Edizioaren Azokako tailerretan. Argitaletxeen lana zein den ezagutarazi diete horrela.

Geologiaren sorlekuak
Iker Tubia
Zumaiako flyscha sartu dute munduan interes geologikoa duten ehun ondareen zerrendan. Bildumarekin, Geologia Zientzien Nazioarteko Batasunak aitortza egin die geologiaren eraikuntzan ezinbesteko izan diren tokiei.

«Ezin dut nire bizitza irudikatu pentagramen artean ez bada»
Iker Tubia
Nerabe zela idatzi eta zuzendu zuen bere lehen obra, eta ez da gelditu. Zuzentzeak eman dio ogia nagusiki; konposizioak, plazera. Musika da Egearen bizia.

«Soilik neuronen heriotza atzeratzea sekulako urratsa litzateke»
Iker Tubia
Parkinson gaitza ikertzen aritzen da Aymerich bere taldearekin batera. Neurologian ikerketa egitea «ezinbestekoa» dela esan du: «Oraindik gauza asko ez dakizkigu». Gaitz neurodegeneratiboak atzeratzea eta gelditzea du erronka.