Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Bigarren urtea du Castroviejok Sky taldean. Iaz bezala, lan ona egin nahiko luke aurten ere. Frantziako Tourrean luxuzko langile gisa nabarmendu zen, eta berriz egon nahiko luke Chris Foomeren eta Geraint Thomasen alboan.
Sei Nazioen Torneoa gaur hasiko da, eta Irlanda da faborito nagusia. Grand Slam bi urtez jarraian irabazten duen lehen selekzioa izan nahi du. Irailean, Munduko Kopa jokatuko da Japonian, eta selekzio guztientzat probaleku ere izango da.
Maccabi Tel Aviv Euroligako kanporaketetan sartzeko aurkari zuzena hartuko du gaur Baskoniak (20:45). Lau urte dira Israelgo taldeak ez duela lehen fasea igaro, eta urtero aldaketa asko egiten ditu. AEBetan jaiotako 11 jokalari ditu egun.
Bartzelonako hamabi pilotari ari dira parte hartzen aurtengo Emakume Master Cup Txapelketan. Multzoa duela bost urte hasi zen jokatzen, Nafarren Etxeko pilotalekuan, eta han antolatu zuten emakumezkoen lehen eskuzko txapelketa.
Alavesek partida kaskarra egin du teknikoki, eta erasoan indarrez saiatu den arren, sasoiko lehen partida galdu du Mendizorrotzan. Atzeko lerroa oso bigun aritu da Rayoren golean
Euskadi-Muriasek Kontinental Profesional mailako lehen urteko arrakastari eutsi nahi dio bigarrenean. World Tourreko proba gehiagotan lehiatzeko aukera izango du. Bideoa, albistearen amaieran.