Egilea

Inaki Etxeleku

Inaki Etxeleku

Bere artikuluetan bilatu

Kako etxaldeko auzia. SAFER-en bileran, 2008ko urtarrilean Donapaleun, jendarmeek bidea itxi zieten manifestariei. ©ELB

Borroka molde bat, 40 urtez

Iñaki Etxeleku

1982an sortu zen ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna Ipar Euskal Herrian, beste laborantza mota baten alde borrokatzeko. Ekintzak, manifestaldiak eta pedagogia izan dira sindikatuaren ezaugarriak 40 urteko ibilbidean. Ospakizun eguna antolatu du gaur, Donibane Garazin eta Izpuran.

1961ean egin zuten lehen danborrada Baionako bestetan. ©BERRIA

Baionako bestak

90. urtea besta giroan

Iñaki Etxeleku

Iruñeko sanferminetan ibiltzeko ohitura zuen lagun talde batek abiatu zituen Baionako festak, orain dela 90 urte. Bi urteko etenaren ondotik, gaur itzuliko dira. Herriko Etxeak erakusketa bat abiatu du, besten bilakaera erakusteko.

UEUren Baionako jardunaldian Erabil kolektiboak egin gogoeta saio batetik jalgi ohar bilduma bat. ©I.E.

Diskurtso argi baten bila

Iñaki Etxeleku

Erabil kolektiboak duela zenbait hilabete hasi lana jarraitu du UEUren astearteko udako ikastaroan, Baionan. Euskararen aldeko diskurtso berritua du helburu.

Kaiet Barberarena, Iholdiko Landaia etxaldean, Kintoa arrazako bere zerrien parkean, joan den ostiralean. ©I.E.

Laborariak kezkatu ditu prezioen goititzeak

Iñaki Etxeleku

Hazkuntzarako kanpoan erosi bazka, ongailu eta erregaien prezioak goratu izanak kinka gaiztoan ezarri ditu laborari franko. Iholdiko Landaia etxaldean ere bai, nahiz autonomia bilatzeak arriskua arintzen dion. Erresilientzia planeko dirua banatzeko Frantziak finkatu arauak, gainera, bazter utzi ditu ehunka etxalde.

Laborantza

ELBk atzeman duen alternatiba

Iñaki Etxeleku

Frantziak Ipar Euskal Herriko Afog eta EHLG erresilientzia planerako egiaztatzaileetarik kanpo utzi ondoan, ELB sindikatuak erabaki du SOS Indartu elkartearen bidez egitea galde txostenak.

 ©THOMAS LOVELOCK / EFE

Alexandre Leaute. Txirrindularia

┬źOraino ez naiz ohartzen Jokoetan gertatutakoaz; harrigarria izan da┬╗

Iñaki Etxeleku

Estreinako ikusgarria egin du Alexandre Leaute txirrindulariak Paralinpiar Jokoetan. Lau domina irabazi zituen Tokion; urrezko bat, zilarrezko beste bat eta brontzezko bi. Aita bizikletan ibiltzen zelako hasi zen bera ere. Ahurtin dagoen paralinpiar txirrindularientzako zentroan trebatzen da.

Andoni Egaña eta Alaia Martin, bertsotan, Patxa plazan, 2018ko Baionako bestetan. ©ISABELLE MIQUELESTORENA

Besta eredua, auzitan

Iñaki Etxeleku

Osasun egoeragatik, Frantziako Estatuak eta herriko etxeak Baionako bestak debekatu dituzte, eta gazte asanbladak ez ditu besta alternatiboak antolatuko Patxa plazan. Bestek ekarri eraso sexistak ikusirik, ereduaren garrantzia aipatu dute gazte asanbladako kide batek eta EHZko Brigada Ubeleko beste batek.

<b>Euskalgintzaren erronkak.</b> Uztailaren 9an, Bernat Etxepare lizeoan, ikastaroko partaideak bildurik. ©I.E.

Mundu hobea asmatu, euskaraz

Iñaki Etxeleku

Euskalgintzaren azterketa eta ondoko urteetan izan ditzakeen apustuak jorratu zituen uztailaren 9an, Baionan, gaiari zuzendu UEUko ikastaroak. Garikoitz Goikoetxeak eta Jon Sarasuak ireki pentsaketa ildoei jarraikiz, ilusioa berpizteko kontakizunaz aritu ziren parte hartzaileak.

1 2 3 4 5  

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.