
«Hurbil ditugun gauzak ez ditugu ikusten»
Jakes Goikoetxea
Itzuli dira enarak eta sorbeltzak Euskal Herrira. Ohiko hegaldi akrobatikoak egiten ari dira eraikinen eta baserrien inguruan. Habien errolda egingo du Aranzadik, boluntarioen laguntzaz.

Bihotza 'inprimatzeko' saioa
Jakes Goikoetxea
Laborategian bihotz-ehun zatiak sortzeko CardioPrint ikerketa proiektua abiatu dute. Hiru dimentsioko inprimagailuak erabiliko dituzte prozesuan. Bihotzekoren bat izan dutenen bihotzak birsortzea da helburua. Zazpi bazkideetatik lau Euskal Herrikoak dira.

Kolesterola, ezagun arrotza
Jakes Goikoetxea
Ezaguna da kolesterola, eta jakina da kolesterol mailak zaindu egin behar direla, bai kolesterol txarrarena, bai onarena. Hala ere, kolesterolaren funtzioak ezezagunak dira, eta nahasmendua dago kolesterol txarraren mugei buruz, eta ez da beti argi izaten zer neurritatik gora den arriskutsua.

Neandertalak joan, neandertalak etorri
Jakes Goikoetxea
Aranbaltzako (Barrika, Bizkaia) Erdi Paleolitoko neandertalak desagertu egin ziren, eta Akitaniatik joandako Chatelperron garaiko neandertalek ordezkatu zituzten. Neandertalen desagertzea hobeto ulertzeko eta osatzeko ikerketa egin du Rios Garaizarrek zuzendutako taldeak.

Ekonomia etxekotzeko proiektua
Jakes Goikoetxea
'Enpresabidea.eus' egunkari digitala sortu dute, ekonomia eta enpresa arloei buruz euskaraz informatzeko asmoz

Malkoak parkinsona ikusteko
Jakes Goikoetxea
EHUko, Gurutzetako ospitaleko eta CIC Bioguneko ikertzaileen talde batek bost biomarkatzaile identifikatu ditu parkinson gaixoen malkoetan, gaitza goiz diagnostikatu ahal izateko. Ikerketa pilotua izan da, eta orain zabaldu egin nahi dute, ikusitakoa balioztatzeko.

Egunean Behin-en zuzeneko partida jokatuko da gaur ETB1en
Jakes Goikoetxea
22:30ean hasiko da saio berezia. Jokoak, batez beste, 60.000 parte hartzaile izan ditu astero

Herritarrak eta ingurua, ahotsez lotuta
Jakes Goikoetxea
Twitterren abiatutako 'Haritik hirira' kontua podcast bihurtu dute Josu del Campo eta Jon Macias geografoek

Argia antibiotikoen kontra
Jakes Goikoetxea
Uretan dauden antibiotikoen arrastoak deuseztatzeko sistema bat probatu eta frogatu dute Europako Batasuneko Outbiotics ikerketa proiektuan. NILSA Nafarroako Tokiko Azpiegiturak Sozietate Anonimoak garatu du: titanio oxidozko nanopartikulen bidezko fotokatalisia.