
Solas betea
Joannes Jauregi
XX. mendeko idazle nagusietako bat izan zen Carmen Martin Gaite espainiar letretan. Pentsamendua muturreraino atzeman nahi izan zuen, eta ahozkotasuna ere idatzira ekarri.

Hau nobela bat bada
Joannes Jauregi
Duela hirurogei urte kaleratu zen Vladimir Nabokoven 'Pale Fire' (Su zurbila) eleberria. Idazlearen lanik laudatu eta konplexuenetako bat da, artefaktu literario petoa.

Audreren izena
Joannes Jauregi
Audre Lorde idazle estatubatuarrak urteurren bikoitza du aurten: hogeita hamar urte dira zendu zela, eta duela berrogei argitaratu zuen 'Zami', egileak «biomitografia» izendatu zuen generoko obra aparta.

Mary Beard, historia bizia
Joannes Jauregi
Historialaria eta idazlea da Mary Beard, eta makina bat lan egindakoa Antzinako Erromari buruzko dibulgazioaren esparruan. Zorroztasun intelektuala dibulgazio senarekin uztartzen du bere idatzizko eta ikus-entzunezko jardunean.

Cartarescuren liburuaren bila
Joannes Jauregi
Errumaniako idazle garaikiderik entzutetsuena da Mircea Cartarescu. Nagusiki narratzaile gisa da ezaguna, baina poesia dago haren narrazio guztien azpian.

Le Guinen munduak
Joannes Jauregi
Duela lau urte hil zen Ursula K. Le Guin idazle estatubatuarra, eta aurten 50 urte bete ditu haren 'Oihan hitzean mundua' nobela euskaratuak. Idazle aparta da, eta unibertso literario oparo eta sakon ugariren sortzailea.

Agatha Christie, edo misterioaren magia
Joannes Jauregi
Agatha Christie idazle ingelesak ondo merezita dauka 'hilketaren erregina'-ren titulua. Haren istorioek misterio klasikoaren generoa ezaugarritu dute, eta aise berritzen dituzte irakurleak urteen joanarekin.

Mollyren ahotsean
Joannes Jauregi
Datorren astean ehun urte beteko ditu James Joyceren 'Ulises' eleberriak. Modernismo literarioaren totemik handiena da akaso, nobela erraldoi eta harrapagaitza. Bertan aurkitzen dugu literaturaren historiako monologorik ezagunenetako bat.

Calassoren metamorfosiak
Joannes Jauregi
Joan den udan hil zen Roberto Calasso idazle eta editore italiarra. Pertsona bakarraz osatutako instituzio literarioa zela esaten zuten, haren obra ezinago originala zela eta, besteak beste.

Hiru protagonista
Joannes Jauregi
Jane Austen idazleak pertsonaia gogoangarri franko taxutu zituen bere nobeletan. Askotarikoak dira, bizi-biziak, eta iraun egiten dute irakurleen eta zaleen memorian.