
Izoztutako erregaien lehia berria
Juanma Gallego
Txinak itsaspean gordeta dauden metano hidratoetatik gasa erauztea lortu du; Japoniak duela zenbait urte irekitako bideari jarraitu dio horrela. Askok etorkizuneko energiaren abiapuntutzat dute, baina tentuz aztertu behar da zer eragin duen prozedurak ingurumenean.

Mugarik gabeko plastikoa
Juanma Gallego
Ozeano Bareko uharte txiki eta bakarti batean ia 18 tona plastiko aurkitu ditu ikertzaile talde batek, itsaslasterrek erraz eramaten baitituzte hondakinak munduko punta batetik bestera. Ikerketa batean eman dute horren berri; arazoaren larria agerian uzten duten azterketa gehiago ere egin dituzte berriki.

Duela 130.000 urteko amerikarrak
Juanma Gallego
Sinesgogor hartu dute askok asteon 'Nature' aldizkarian atera den ikerlan bat. Izan ere, esan dute orain 130.000 urteko giza jardueraren aztarnak aurkitu dituztela Ameriketan, Kalifornian: 100.000 urte aurreratu dute gizakiaren presentzia.

Gorrotoak aienatzeko tresna
Juanma Gallego
Ekialde Hurbila amaigabeko gatazkan murgilduta dago aspalditik, eta elkarren arteko gorrotoak maiz azaleratzen dira. Zientziari lotutako hainbat egitasmok, ordea, itxaropenerako bidea ireki dute.

«Lurretik kanpoko bizitza topatzeak iraultza biomedikoa ekar dezake»
Juanma Gallego
'Nature' aldizkarian lortutako lau azalek ematen diote aparteko distira; ikerkuntzan hainbat hamarkadatan egin duen jardun jasoak, ospea eta izen ona. Guztiak hartu dituzte aintzat 2016ko Euskadi Ikerkuntza saria berari emango diotela erabakitzeko.

Zahartze nekezari bizkarra emanez
Juanma Gallego
Bizi itxaropena handitu den heinean, gero eta gehiago dira zehartze prozesu osasuntsua lortzeko egiten diren ahaleginak. Kromosometan dauden 'telomero' izeneko estrukturak gako izan daitezke, baina bizimodu osasuntsua ere funtsezkoa da.

Kosta ahala kosta, 'eureka' baten bila
Juanma Gallego
Ibilbide profesionalean aurrera egin ahal izateko, zientzialariek gero eta ikerketa gehiago argitaratzeko presioa nozitzen dute. Hainbat adituk salatu dute egoerak aurrerapena sustatu beharrean zientziaren garapena kolokan jar dezakeela.

Minbizia ez da soilik loteria kontua
Juanma Gallego
Zoriak uste baino garrantzi gehiago izan dezake minbiziaren sorreran, asteon argitaratutako ikerketa baten arabera. Halere, adituek azpimarratu dute prebentzioa funtsezkoa dela gaixotasunari aurre egiteko.

Hitzen doinuak pizten du garuna
Juanma Gallego
Zientzialariek gertutik erreparatzen diete garunean izaten diren prozesuei, horiek ezagututa irakaspen praktikoak atera ahal izateko. Horren harira, burmuina ulertzeko hainbat gako plazaratu dituzte asteon Donostian izan den Garunaren Astean.

Neandertalei so, eta ahoa bete hortz
Juanma Gallego
Duela 50.000 urte inguru, neandertalek azido salizilikoa eta propietate antibiotikoak dituzten lizunak kontsumitzen zituzten, aste honetan jakin denez. Aurkikuntzak berretsi du uste baino askoz konplexuagoa izan zela «gizateria galdua».