BERRIAk zuzenean emango du UEMAk ehun kideren langa gainditu duela ospatzeko ekitaldia
Julen Otaegi Leonet
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak 101 kide izango ditu aurki. Ekitaldia egingo du bihar Azpeitiko Soreasu antzokian, udalerri euskaldun horiek guztiak omentzeko.

Munduko Atletismo Federazioak debekatu egin die emakume transei nazioarteko lehiaketetan parte hartzea
Julen Otaegi Leonet
Emakumezkoen lehiaketak «babesteko» erabakia dela dio Sebastian Coe federazioko presidenteak; emakume transek zein sexu garapen desberdina duten kirolariak ezingo dute lehiatu nazioartean baldintza batzuk bete ezean.

Giza katea egingo dute bihar 8.000 lagunek, euskara batuaren alde
Julen Otaegi Leonet
Errenteria eta Donostia artean egingo da giza katea; 8.226 metro luze izango da. Euskara batuak Euskal Herriaren «garapenean izan duen balioa azpimarratzeko» eta haren bultzatzaileak «oroitzeko» egin dute deialdia.

Israelek palestinar bat hil du tiroz Zisjordanian
Julen Otaegi Leonet
Urtea hasi zenetik 87 palestinar hil dira Israelgo Armadaren erasoen ondorioz.

Egunean Behin-en finala jokatuko dute martxoaren 31n
Julen Otaegi Leonet
11. denboraldiko ehun jokalari onenak lehiatuko dira. Kike Amonarrizek aurkeztuko du galdera-erantzunen jokoaren finala.
'Ombuaren itzala' filmerako castinga egingo dute apirilaren 1ean
Julen Otaegi Leonet
Pello Mari Otaño bertsolariaren bizitza kontatuko du Patxi Bisquerten Eguzki Art Zinema ekoiztetxeak. Zizurkilen egingo dute aktoreen hautaproba. Maiatzean ekingo diote grabazioari; Euskal Herrian eta Argentinan grabatuko dute.
Donostiaren irudiarekin Nafarroako publizitatea egin dute Alemaniako hainbat bidaia agentziak
Julen Otaegi Leonet
Maria Txibite Nafarroako presidenteak argitu du kanpainak ez duela zerikusirik gobernuarekin. Esan du «legebidera jo» dezaketela, Nafarroako Gobernuaren menpeko logotipoak baimenik gabe erabiltzeagatik.
Errusiak AEBen dronea uretaratu zueneko bideoa argitaratu dute
Julen Otaegi Leonet
Birritan gerturatu zitzaion Errusiaren aireontzia AEBen droneari; bigarrengo aldian erorarazi zuen, helizea jota.

Pedro Asua milizianoaren gorpuzkiak igandean bueltatuko dituzte Galdakaora
Julen Otaegi Leonet
1938an fusilatu zuten galdakaoztarra, Jakan. Aranzadik duela bost hilabete aurkitu zituen haren gorpuzkiak, eta horiek itzultzeko ekitaldia egingo dute igandean.

Eduardo Madina Ernst Young aholkularitza taldearentzat arituko da
Julen Otaegi Leonet
Taldearen ikusgaitasunaz eta ospeaz arduratuko da PSOEko diputatu ohia. 2017an politika utzi zuen, eta, ordutik hona, aholkularitza taldeetan jardun du Madina.