Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika

Berria.eus

Profila Karlos Zurutuza

Karlos Zurutuza

Bere artikuluetan bilatu

Azken artikuluak

Raqqako alde zaharreko irudia, eraikin baten barrutik ateratako argazkia. Erabat suntsituta dago hiria. ©KARLOS ZURUTUZA

RAQQA, HIRI HUTSA

Karlos Zurutuza
Washingtonen babesa duen Siriako koalizioa kalifa herriaren gotorlekua hartzear dago. Baina ezer gutxi dago zutik Raqqan. Bertatik bertara egoeraren kronika jaso du BERRIAk.

Munduko harresiak. Iran-Pakistan-Afganistan

 ©KARLOS ZURUTUZA

Balutxistan: bost metroko harresi bat Marten

Karlos Zurutuza
Teheranek eta Islamabadek Balutxistanen eraikitako harresiak zatitu egin ditu herri eta sendi balutxeak, eta haien bizimodua mehatxupean jarri. Matxinada eteteko ere baliatu dute.

Libia. Sirteko setioa

Libiako milizianoak, Estatu Islamikokohiru gerlariren gorpuen inguruan, Sirteko erdigunean. ©KARLOS ZURUTUZA

Kalifa-herria, gain behera

Karlos Zurutuza
Estatu Islamikoa setiatuta dago Sirten. Muturreko islamistak euren gotorlekutik kanporatzeko operazioa motel doa; gutxik uste zuen hain luzea izango zenik.
Amazig miliziaren kontrol postua Naluten, Libiako Nafusa mendikatean. ©KARLOS ZURUTUZA

Libian hiru gobernu,edo lau

Karlos Zurutuza
Gerra piztu zenetik bost urtera, botererik eza da nagusi Libian. Anabasaren aurrean, autogestioari eutsi diote amazigek; eskolak, egunkariak eta udalak eratu dituzte.
Siriaren menpeko Kurdistango ikasle batzuk, Derik herriko Badarhan hizkuntza eskolan. ©KARLOS ZURUTUZA

Udaberri kurdua ikasgeletara

Karlos Zurutuza
Siriako alderdi kurduek kontrolpean dituzten eremuetan, ikasleek kurduera ikasteko aukera dute, Baath alderdiak 50 urtean ezarritako debekua gaindituz. «Guretzat garrantzitsua da, eta are gehiago hurrengo belaunaldientzat», dio Fatima ikasleak.

Siriako gatazka. Kurdistan

Ismail Ali Xeref PDKSko kidea hitzaldia ematen Dernan, Siriaren menpeko Kurdistanen, iragan astean. ©K. ZURUTUZA

Mataza politikoa askatzen

Karlos Zurutuza
Baath alderdiaren 50 urteko errepresio bortitza jasan ostean, Siriako kurduak etorkizunari begira daude gaur egun
Gazte bat, Gundik Xalal herrixka kurduko polizia postuaren alboan, joan den asteartean. ©K. ZURUTUZA

Desertzioaren bidetik

Karlos Zurutuza
«Jakina alde egin nahi dudala, baina ezin diot nire soldatari uko egin. Nola mantenduko nituzke nire 11 seme-alabak bestela?». Siriako gerra proba nekeza izaten ari da herritar guztientzat, baita BERRIArekin hitz egin duen Al-Assaden poliziakidearentzat ere.
Autobus bat Girke Legeko kontrol postuan, Mendebaldeko Kurdistanen. ©KARLOS ZURUTUZA

Sirian, etxean eta onik

Karlos Zurutuza
Halaben ez bezala, apenas entzuten diren gerra hotsak Siriaren menpeko Mendebaldeko Kurdistanen, eta erbestean urteak eman dituzten hainbat lagunek etxera itzultzea erabaki dute.

Amazighak. Kabiliarrak Aljerian

Ameziani Mehenni Parisen hildako gazte kabiliarra gogoan bere jaioterrian, joan den uztailean. ©KARLOS ZURUTUZA

Aljeriako haran debekatuetan barna

Karlos Zurutuza
Afrika iparraldean sakabanatuta daude amazighak, eta Kabilia eskualdea jotzen da herri horren erresistentzia ikurtzat
1 2 3 4 5