
«Gure dirua eskatzen dugu; iruzur egin digute»
Maddi Iztueta Olano
Geroako Kaltetuak plataformako kideek estatutua aldatzea eta horren berri ez ematea egozten diete zuzendariei eta sindikatuei. Helburu argia dute: euren dirua, nahi duten eran, berreskuratzea.
Ilunioni prestazioen %30eko errekargua jartzeko eskatu du Bizkaiko Lan Ikuskaritzak
Maddi Iztueta Olano
Iazko maiatzean enpresako langile batek izandako istripu baten harira aurkeztu dute eskaera. Halaber, Gizarte Segurantzari eskatu diote Ilunioni 2.451 euroko isuna jartzeko.
Ezintasun iraunkor absolutua aitortu diote COVID-19 iraunkorra duen langile bati
Maddi Iztueta Olano
ELAren aldeko epaia eman du Bilboko Lan Arloko Epaitegiak. Osasun zentro bateko zeladorea da langilea.

Langile bat hil da Donostian, eraikin batetik erorita
Maddi Iztueta Olano
Eraberritzen ari diren etxe bateko barruko patiora jausi da, oso goitik
Nissanek eta Renaultek euren arteko aliantza berritu dute
Maddi Iztueta Olano
Akordioan jasotakoaren arabera, aurrerantzean Nissanen kapitalaren %15 izango du Renaultek. Orain arte, horren %43 zuen.

«Blokeoaren atzean asmo politikoak daude»
Maddi Iztueta Olano
Erresuma Batuko Gobernuak trans legea blokeatzeak hautsak harrotu ditu Eskozian. Florence Oulds ekintzailearen arabera, prozesu demokratiko bat eten dute. Uste du trans komunitatea ez ezik beste herritarrak ere «oso haserre eta minduta» daudela.
Boluarteren aurkako aldarriak gailendu dira Liman
Maddi Iztueta Olano
Gutxienez 40 lagun zauritu dira, eta zibil bat hil, Lima hartu izeneko manifestazioan. Boluartek esan du ez duela dimititzeko asmorik.

Jacinda Ardernek iragarri du lehen ministro postua utziko duela
Maddi Iztueta Olano
Adierazi du ez duela karguan jarraitzeko indarrik. Sei urtez egon da agintean, eta, pandemia tarteko, gaineratu du «oso zailak» izan direla. Igandean hautatuko dute haren ordezkoa Alderdi Laboristako legebiltzarkideek.
2020tik sortutako aberastasunaren bi heren %1 aberatsenen eskuetan daude
Maddi Iztueta Olano
Oxfamen txostenaren arabera, munduko hamar aberatsenek beren ondasunak bikoiztu dituzte COVID-19aren pandemiaz geroztik.

Japoniak eta AEBek indartu egingo dute beren arteko aliantza
Maddi Iztueta Olano
Joe Biden AEBetako presidentea eta Fumio Kishida Japoniako lehen ministroa atzo elkartu ziren, Etxe Zurian. Kooperazio militarra handituko dute, Txinak Indo-Pazifikoan duen «indarrari» aurre egiteko