Egilea

Maite Alustiza

Maite Alustiza

Bere artikuluetan bilatu

Mika Marenk eta Xila Pihlstrom Suomitar elkarteko kideak, Donostiako Tabakaleran. ©JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

ATZEKOZ AURRERA. Xila Pihlstrom eta Mika Marenk. Suomitar elkarteko kideak

«Hemen, hizkuntza ez-indoeuroparrarekiko interes handia dago»

Maite Alustiza

Sorreratik, Suomitar elkartearen lehentasuna euskara-suomiera hiztegia egitea izan da, 2012an lortu zuten arte. Aise moldatzen dira bietan Pihlstrom eta Marenk finlandiarrak. Ospakizunetan dabiltza.

 ©BERRIA

ATZEKOZ AURRERA. Mariu Emilas. 'Balenciaga: mi jefe' liburuaren egilea

«Balentziagaren diskrezioa beti azaleratu izan da haren inguruan»

Maite Alustiza

Birraitona, aitona eta aita jostunak izan ditu Emilasek. Juan Mari aitaren zirriborrotik abiatuta, Cristobal Balentziaga jostunarekin lan egin zutenen testigantzak bildu ditu. «Memoria liburu bat da».

 ©JON URBE / ARGAZKI PRESS

ATZEKOZ AURRERA. Maria Jose Jimenez. Ijito feministen elkarteko presidentea

«Ez dugu ulertzen gure herriaren askatzea gizon ijitoekin ez bada»

Maite Alustiza

Ijitoak beti izan dira feministak, Jimenezek dioenez; Europa erdiko feministek, ordea, «kanpoan» utzi dituzte haien diskurtsoak. Ijito herria aintzat hartuko duten «politika errealak» nahi ditu.

 ©GAINDEGIA

Esperotako ongietorria egingo dien mapa

Maite Alustiza

Euskal Herriko mapa turistikoa sortu du Gaindegia behategiak, atzerritik iristen direnei ongietorria egiteko. Turismo bulegoetan zein ostatuetan zabalduko dute, doan. Sektoreko ordezkariak bat datoz: baliabide falta dago bisitariari Euskal Herria osorik aurkeztu ahal izateko.

 ©JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Paulo Airaudo. Amelia jatetxeko sukaldaria

«Gure sukaldaritza sinplea da, baina zorroztasun handikoa»

Maite Alustiza

Lehen Michelin izarra jasota, Donostiako Amelia jatetxeko lantaldeak egindako lanaz «harro» dago Airaudo. Argentina eta Italiako sukaldaritza egiten dute, tokiko eta garaiko produktuekin.

 ©JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

ATZEKOZ AURRERA. Mike Nield. Sagardo saltzailea

«Besteei kopiatuta, gure bihotza galtzen dugu»

Maite Alustiza

Ingalaterran geroz eta gehiago dira sagardoa egiten duten ekoizle txikiak, Nielden arabera. Edari ohikoa dute tabernetan, eta herrialdetik kanpo, arrakasta du «toki turistikoetan» ere.

Malen Amenabar, Mariñe Arbeo eta Ane Labaka, joan den astelehenean, BERRIAren Andoaingo egoitzan. ©JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS

Sormena, nahi duten neurrian

Maite Alustiza

Bertsolari Txapelketa Nagusia modu berezian bizitzen ari dira Txakur Gorria sormen taldeko kideak; astero, Berria TBren 'Txapelpekoak' saiorako sorkuntza lan bat egiten dute. Iaz eratu zuten taldea, autosorkuntza eta autoekoizpenerako. Durangoko Azokan, bi lan berri aurkeztuko dituzte.

Intxauspe, Fernandez eta Unzueta antzezleak, Irungo saioko bideo bati begira, <em>Txapelpekoak</em> saioan. ©BERRIA

Umore puntu bat, bertsozaleei jarritakoa

Maite Alustiza

Antzerkia eta bertsolaritza gertuko dituzte Oroitz Unzuetak, Beñat Intxauspek, Mikel Fernandezek eta Hodei Iruretagoienak. Antzezle eta gidoilari gisa, eroso ibiltzen dira umorean, baita kamera aurrean ere.

Diego Prado sukaldari eta ikertzailea, Basque Culinary Center kanpoaldean jasotako hainbat basalandarerekin. ©GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS

Lurrak emandako identitatea

Maite Alustiza

Balio gastronomikoa duten basalandareak ikertzen ari dira Basque Culinary Centerreko ikerketa gastronomikoko laborategian, katalogo bat osatzeko. Sukaldaritza tradizionalean ez ezik, goi mailako gastronomian ere ohikoak dira, «identitatearen eta esklusibotasunaren» adierazle.

1 2 3 4 5  

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna