Egilea

Maite Alustiza

Maite Alustiza

Bere artikuluetan bilatu

<em>Aita Guria</em> baleontzia doan bisitatu ahal izango da. ©LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS

Oroimenaren uhinetan

Maite Alustiza

1912ko galerna gogoan, hainbat jarduera egingo dituzte Bermeon, ostiraletik igandera. Azoka, estropada, tailerrak eta musika izango dira

 ©IDOIA ZABALETA / ARGAZKI PRESS

Lourdes Imaz. Irakasle ohia eta antzerki zuzendaria

«Ikastolak aurrera atera ziren guztiek norabide berean lan egin genuelako»

Maite Alustiza

Transmisioa da Imazen ibilbideko ardatza, izan ikasgelan, izan inguruko herrietako antzoki eta aretoetan. Frankismo garaian bizitakoak eta «eskolan irakasten ez direnak» antzezlan bihurtu ditu. Historia azaltzeko baliabide oso egokitzat du.

 ©EHU

ATZEKOZ AURRERA. Daniel Castillo Alvira. Ikertzailea

«Prestaketa fisikoa bezain inportantea da atseden hartzen jakitea»

Maite Alustiza

Futboleko arbitroen nekea aztertu du Castillok, eta, dioenez, igaro behar dituzten proba «zorrotzak» berme dira jokalarien erritmoari jarraitu ahal izateko. Lanketa fisikoa ez da egin beharreko bakarra.

Chantal Lewis-Brown, erdian, Linz Eel eta Zel Kaute taldekideekin. ©BERRIA

ATZEKOZ AURRERA. Chantal Lewis-Brown. Vodun taldeko abeslaria

«Emakumeek duten garrantziaz hitz egiten dute kantu guztiek»

Maite Alustiza

Vodunen kontzertu bakoitza «ospakizun bat» izatea nahi dute Lewis-Brownek eta taldekideek. Beren generoko ohiko bandetatik aldentzen dira, eta oso presente dute bizitzaren alde espirituala.

 ©BERRIA

ATZEKOZ AURRERA. Alex Schultz. Gitarra jotzailea

«Zoritxarrez, zuzeneko musikarentzat beste garai batzuk dira»

Maite Alustiza

Gitarrak «urrutira» eraman du Schultz. Bluesaren eta jazzaren eskutik, AEBetako estatu eta munduko herrialde ugari bisitatu ditu. Tolosan egiten ari diren Tolosandblues jaialdiko «izarra» izango da.

Zazpi begiralek eta zortzi erabiltzailek osatzen dute Zarauzko Txolarte taldea. ©TXOLARTE

Sanpelaioak Zarautzen

Jaietan emango dute aisialdia

Maite Alustiza

Zarauzko Atzegiko Txolarte aisialdi taldeko kideek igoko dute bandera San Pelaio jaietan. Asteburuetan, ekintza ugari egiten dituzte boluntarioek eta erabiltzaileek.

400 haur inguruk parte hartuko dute danborradan, gaur. ©ZARAUZKO UDALA

Sanpelaioak Zarautzen 

«Lan asko egin dute herriko haurrengatik»

Maite Alustiza

Haur Kultur Taldeak jasoko du San Pelaio makila, gaur gauean. 1979tik, haurren eta gurasoen elkargune izan da, eta urteotan egindako lanari aitortza egingo diote. Aurretik, Haurren Agerraldia egingo dute, herrian barrena.

Lasarteko zirkuituko 1933ko lasterketako irudi bat. ©ARGAZKI ARTXIBOA: ANGEL ELBERDIN ETA KUTXATEKA

Frenorik gabeko pasio baten lekuko

Maite Alustiza

1923 eta 1935 bitartean, Lasarteko auto zirkuituak milaka eta milaka lagun erakarri zituen Donostiara. Europako proba garrantzitsuenetako bat izan zen, eta, sailkapenak gorabehera, denak ateratzen ziren garaile: antolatzaileak, ikusleak, autoen markak eta pilotuak.

  1 2 3 4 5 6 7