
«Bukelek estatuko botere guztien kontrola du»
Maria Ortega Zubiate
El Salvador salbuespen egoeran dago martxoaren 27az geroztik, eta bigarren luzapena onartu berri diote presidenteari. Hernandezek dio beldurra zabaldu dela herrialdean, eta gobernua bortitz jokatzen ari dela.

LUR BERRIAN SUSTRAIAK ERROTZEN
Maria Ortega Zubiate
Asteazkenean 30 urte beteko dira Bosnia eta Herzegovinako gerra hasi zela, eta, hori dela eta, hainbat lagunek beren herria utzi eta Euskal Herrira ihes egin zutela. Hiru hamarkadotan, orduan heldutako batzuek bizi erdia egin dute hemen, eta beste batzuek osoa, goxo hartu zituen herrian deserriaren mina borrokatzen eta leku propioa sortzen. Bideoa, albistearen barruan.

Fokuen itzalean gertatutakoa
Maria Ortega Zubiate
Bosniako gerrak nazioarteko begiradak bereganatu zituen piztu bezain pronto. Kontatutako bertsioa, ordea, partziala eta «polarizatua» izan zela diote han izandako zenbait kazetarik, eta «kriminalizazioa» bultzatu zutela.

«Gerratik 30 urtera, Bosnian ez dago ez aitorpenik, ez barkamen eskerik»
Maria Ortega Zubiate
Gerra bukatu eta hamar urtera ezagutu zuen Bosnia Casalsek, eta uste du ordutik aurrera egin ezinda dagoela. Herrialdeaz egin duen liburuan dio zatiketak nabarmenak direla.

«Nazien kontzentrazio esparruak salatu genituen, baina XXI. mendekoak ez»
Maria Ortega Zubiate
Tindufeko errefuxiatuen kanpalekuetan jaioa, ondo ezagutzen ditu Espainiako Estatuko «lege arrazistak». Kanarietara heltzen diren migratzaileen erregularizazio kasuak hartzen ditu, herria «herriak baino» salba ezin dezakeela sinetsita.

Israelen «apartheida» gaitzesteko eskatu dute HRWk eta AIk
Maria Ortega Zubiate
Bi GKEk salatu dute palestinarren eskubideak esparru guztietan urratzen direla. Palestinakoa « krisi humanitario kronikotzat» jo dute

Etiopia, gerraz gaindiko krisian
Maria Ortega Zubiate
Iazko azaroan hasi zen gerra Etiopiako iparraldean, Tigrayn. Harrezkero, estatuko beste zenbait eremutara zabaldu da, eta gosetea eta inflazioa eragin ditu. Gerraren kalteei gehitu zaizkie hondamendi naturalek sortutakoak. Ondorioz, herrialdea larrialdi humanitarioa pairatzen ari da.

'Rai' tifoiak hirurehun hildako eta ehunka zauritu eragin ditu Filipinetan
Maria Ortega Zubiate
Milioi erdi pertsona baino gehiago lekualdatu behar izan dituzte. Argindar arazoak dituzte ekaitzak gogorren jotako eremuetan

‘Rai’ tifoiak berrehundik gora herritar hil ditu Filipinetan
Maria Ortega Zubiate
Gutxienez 239 zaurituren berri eman dute agintariek. Guztira 1,8 milioi biztanleri eragin dizkie kalteak.
Ikatzaren mundu mailako eskaria %6 hazi dela ohartarazi du Nazioarteko Energia Agentziak
Maria Ortega Zubiate
Datorren urtean inoizko hazkunderik handiena izatea aurreikusi dute. Horrek «ia ezinezko» egingo du Glasgowko goi bilerako helburuak betetzea.