Egilea

Miel A. Elustondo

Miel A. Elustondo

Bere artikuluetan bilatu

Yon Etxaideren tonba, Donostiako Polloe hilerrian. ©ZALDI ERO

Tonban ehortzirik (eta VI). Yon Etxaide Itharte

«Alfer-alferrikakoa da foruei eta Sabino Aranari loturik jarraitzea»

Miel A. Elustondo

Bizian ez ohi zuen elkarrizketarik ukatu, nahiz ezezkoren baten berririk baden. Galderak idatziz helarazteko eskatu ohi zuen, idatziz erantzuteko berak ere. «Bat-batean erantzunak zuzen emateko gai ez bainaiz», zioen. Orain, mundu honekikoak aspaldi eginik tonban datzalarik, behaztoparik gabe jardun du itzaletik, bere buruaz bezainbat Jon Mirande adiskide minaz.

Pankrazia Olloren tonba, Gasteizko Santa Isabel hilerrian. ©ZALDI ERO

Tonban ehortzirik (V). Pankrazia Ollo

«Ergelkeriarik gabe, urguilu zuzen batekin esanda: Zumalakarregiren alarguntsa naiz»

Miel A. Elustondo

Tomas Zumalakarregi eskribau izatekoa zen, baina espainiar armadara bihurtu zuen 1812an Napoleonek penintsulara egin zuen inbasioak. Gerlari abila, kapitain gradua zuen gerra amaitzean. Halarik ere, kargugabetua zen 1820ko Iraultzaren kariaz, Iruñean ezkondu zen urtean doi. 1822an, Karlos erregearen matxinatuekin bat egin zuen, Pankrazia emaztea eta hiru alabak etxean utzirik.

Idazlearen ama Aiphasorhotarren etxaldea, Sohtan. ©ZALDI ERO

Tonban ehortzirik (IV). Jon Mirande Aiphasorho

«Zoritxar handitzat daukat euskaldun jaio bainintzen»

Miel A. Elustondo

Gure literatura modernoaren lehen argia. Jon Mirande Aiphasorho (Paris, 1925 - 1972) XX. mendeko idazlerik finenetarik bat, garaiko gizarte giro hertsiak, apezkeriak bezainbat, ilundu zuen azantz eta harrabots artean haren lumaren ederra. Parisen datza, baina Sohütan mintzatu gara bere itzalarekin.

Micaela Portillaren tonba, Gasteizko Santa Isabel hilerrian. ©ZALDI ERO

Tonban ehortzirik (III). Micaela Portilla

«Izuti eta baldar hasi nintzen herriak ibiltzen, lehenengo ikerketak egiten»

Miel A. Elustondo

Emakumea zen guztiz jakintza handikoa. Eskurik hartu gabe ere, eskutik zeraman inor Micaela beti irakasle amultsuak, adin zaileneko ikasleekin zaildu eta trebatuak. Eramango zintuen halako dorretxera, halako elizara, halako ermitara, halako bidezidorrera, eta zutarriz, arkuz, hormaz eta harriz bezainbat, zeure historia biziaz mintzatuko zitzaizun.

Robert Laxalt idazlearen hilobia Carson Cityko hilerrian (Nevada). ©ZALDI ERO

Tonban ehortzirik (II). Robert Laxalt

«Harrigarriki, artzain izateari ez nion erdeinu txarrik erakutsi»

Miel A. Elustondo

Ez zegoen herenaitaita-amamen jatorri ezkutukoaren bila ibili beharrik. Euskaldunak ukan zituen guraso biak Robert P. Laxaltek (1923 - 2001), Nevadako (AEB) idazle aipu eta sona handikoenak. Carson Cityko hilerrian datza, baina altxatu da, ilki tonbatik, eta bizian ohi zuen bezain gozo mintzatu zaigu hilean, haurtzaro gazi-gozoa harturik aberri.

 ©ZALDI ERO

Tonban ehortzirik (I). Marie-Louise [Lasserre] Davances

«Makiaren kide izan ninduzun Ospitalepean, presoner Ravensbrücken»

Miel A. Elustondo

Bizia herriaren alde emateko prest behar zuen soldaduak. Herriagatik hiltzea ederra bada, herriarentzat bizitzea zein den ederragoa ahantzirik. Ospitalepeko oroitarrian ez da Marie-Louise Lasserre, Davancensen izena ageri, nazien zerrategi edo kontzentrazio esparruetatik bizirik libro iraun zuen emaztea. Oloroeko (Biarno) hilerrian datza.

<em>Txistu</em> komiki-aldizkariaren lehen zenbakiaren azala. 1927ko urtarrilaren 2ko <em>Argia</em>-rekin azaldu zen lehenbiziko. ©Z / EZEZAGUNA

Egiaz eta begiaz

Gonzalez de Alaizaren itzala: 'Txistu', lehen komikia

Miel A. Elustondo

Euskarazko lehen komikiaren sustatzailerik itsuena izan zen Abdon Gonzalez de Alaiza Azazeta. Arabako Musitun jaioa, hura bezain ezezagun izan da oraindik orain arte lehen aldizkari hura, 'Txistu', 1936ko Espainiako Gerra Zibilak desagerrarazia.

Asurmendiren eta Artajoren hilobiak Iruñeko San Jose hilerrian. ©MARIA LUISA MANGADO EUSKO BAZTERRA

Egiaz eta begiaz

Ilusio urteak: EGIren komando bereziak

Miel A. Elustondo

1969ko Aberri Eguneko eguerdian, bi gazteren heriotza beti tragikoa gertatu zen Nafarroan, Ultzamako bentan. Jokin Artajo eta Alberto Asurmendi hil ziren, Valladolideko (Espainia) egunkari batean jartzekoak ziren lehergaia manipulatzen ari zirela. Operazio berean, lau gailu gehiago zartatzekoak ziren egun hartan Artajo eta Asurmendiren kideak, EGIren komando berezietako militanteak.

Ikastolako lehen argazkia, 1964ko otsailaren 24koa. Atzean, ezker-eskuin: Joseba Grajales, Arantza Martinez de Marigorta, Pedro Elosegi, Jabier Ugarte eta Alvaro Lopez Goikoetxea. Makurtuta: Idoia Ioldi, Itziar Lopez de Lacalle, Iñaki Arriola, Arantza Aranzabal, A. Anakabe eta Rafael Pikatoste. ©ZALDI ERO

Egiaz eta begiaz

1964ko otsailak 24, Gasteizko ikastolaren lehen argazkia

Miel A. Elustondo

1963ko abenduaren 4koa da Gasteizko lehen ikastola. Egun hartantxe hasi ziren haurrak Izaskun Arrueren etxera, euskaraz eskolatzera. Bi hilabete geroagokoa da, otsailaren 24koa, ikastola haren lehen argazkia. Bertan ageri diren zenbait lagunek garai hartako oroitzapenez hitz egin dute.

 ©ZALDIEROA

Angel Ibisate Lozares. Apaiza eta euskaltzalea

«Inoiz ez dut esango zerk bultzatu ninduen euskaraz ikastera»

Miel A. Elustondo

Joan den martxoaren 6an hil zen Ibisate, eta hobira zenbait sekretu eraman ditu, baina hil aurretik emandako elkarrizketa honetan kontu jakingarri ugari aletu zituen bere bizitza joriaz.

1 2 3 4 5