
Ukrainako tropak Sievierodonetsketik erretiratuko dira, Kieven arabera
Mikel O. Iribar
Errusiari Sievierodonetsk guztiz hartzea falta zaio Luhansk probintzia oso-osorik kontrolpean edukitzeko

Zelenski ziur da Europar Kontseiluak EBn sartzeko hautagai estatusa emango diola Ukrainari
Mikel O. Iribar
Europar Kontseiluak gaur erabakiko du Ukrainari eta Moldaviari EBn sartzeko hautagai estatusa eman ala ez. Michelek egun «historikotzat» jo du.

Errusiak Lituaniari ohartarazi dio «ondorio larriak» jasango dituela Kaliningradeko pasabidea blokeatzeagatik
Mikel O. Iribar
EBk Errusian duen enbaxadoreak zehaztu du blokeo horrek Moskuri ezarritako zigor sortaren barruan dauden salgaiei soilik eragiten diela

Ukraina EBn sartzeko hautagai izatea proposatu du Europako Batzordeak
Mikel O. Iribar
Bruselak «hainbat baldintza» ezarri dizkio Ukrainari EBra atxikitzeko negoziazioak hasteko. Moldaviak ere Kieven irizpen bera jaso du; Georgiak ez.

Ukrainari EBn sartzeko hautagai estatusa «azkar» emateko eskatu dute Macronek, Scholzek eta Draghik
Mikel O. Iribar
Ukrainako Defentsa ministroaren esanetan, Mendebaldeak aurki bidaliko dion arma sorta Errusiak okupatutako lurraldeak «berreskuratzeko» baliatuko dute; besteak beste, Krimea

Macronen gehiengoa, kolokan
Mikel O. Iribar
Botoen %96 zenbatuta, Macronen Ensemble aliantzak eta Melenchonen NUPES koalizioak lehen posturako lehia handia dute bozen lehen itzulian; botoen %25,68 eta %25,15 eskuratu dituzte, hurrenez hurren.

AEBetako Ordezkarien Ganberak armen salmenta arautzen duen lege bat onartu du
Mikel O. Iribar
Errifleak erosteko adina 18 urtetik 21era luzatzeko araua biltzen du, besteak beste. Litekeena da Senatuak ez berrestea.

Errusiak ziurtatu du prest dagoela Ukrainako kargaontziei segurtasuna bermatzeko
Mikel O. Iribar
Lavrovek eta Çavusogluk nabarmendu dute «beharrezkoa» dela Ukrainako portuetatik minak kentzea, itsas korridoreak irekitzeko. Errusiako eta Turkiako atzerri ministroak Ankaran batzartu dira.

Errusiak ziurtatu du Berdianskeko eta Mariupolgo portuak prest daudela garia esportatzeko
Mikel O. Iribar
NBE Kievekin eta Moskurekin negoziatzen ari da zerealaren arazoari irtenbide bat emateko, eta litekeena da Turkiako armadak Itsaso Beltzean kargaontziak babestea.

NATOk esan du Ukrainak «higatze gerra luze baterako» prest egon behar duela
Mikel O. Iribar
Kremlinek berretsi du Ukrainan egiten ari den «operazio militar bereziko helburu guztiak» beteko dituela. ABko presidentea zerealen esportazioei eragiten dieten zigorrak kentzearen alde azaldu da.