Egilea

Mikel O. Iribar

Mikel O. Iribar

Bere artikuluetan bilatu

Sinn Fein doa aurretik, hamasei eserleku lortuta

Mikel O. Iribar

90 eserlekuetatik 34 banatu dituzte, eta alderdi errepublikanoak hamasei parlamentari eskuratu ditu; zazpi Aliantza Alderdiak; sei DUP Alderdi Demokratiko Unionistak; hiru UUP Ulsterko Alderdi Unionistak; bana Independenteak eta SDLP Alderdi Sozial Demokrata Laboristak. Parte hartzea %63,6koa izan da.

Gerra Ukrainan

Guterresek Errusiari eskatu dio Nazioarteko Zigor Auzitegiarekin elkarlanean aritu dadila, «gerra krimenak» ikertzeko

Mikel O. Iribar

NBEko idazkari nagusia Butxa, Borodianka eta Irpin hirietan izan berri da, Zelenskirekin batzartu aurretik, eta esan du gerra «zentzugabea» dela XXI. mendean. Errusiako armadak kontrolpean duen Kherson hirian errubloa erabiltzen hasiko dira igandetik aurrera. Stoltenbergek ziurtatu du Suedia eta Finlandia NATOn sartzeko prozesua «azkarra» izango dela.

Gerra Ukrainan

Guterres: «Lehenbailehen su etena behar dugu»

Mikel O. Iribar

NBEko idazkari nagusiak Lavrovi argi esan dio Errusia dela Ukraina inbaditzen ari den herrialdea. Errusiako Atzerri ministroak, berriz, adierazi du Moskuk NBErekin eta Gurutze Gorriarekin «elkarlanean» jardungo duela zibilak babesteko.

Gerra Ukrainan

Errusiak su etena iragarri du Azovstal altzairutegian gotortuta dauden zibilak ebakuatzeko

Mikel O. Iribar

Errusiako armadak eta Donetskeko Herri Errepublikako errusiazaleek eraso ekintzak etengo dituzte gaur Mariupol hiriko altzairutegiaren inguruan. Ukrainako Gobernua «prest» dago korridore humanitario bat irekitzeko. Kremlinek AEBei eskatu die Ukrainari arma gehiago ez emateko, konponbide diplomatikoa aurkitzeko aukera «oztopatzen» duela argudiatuta.

Gerra Ukrainan

Zelenskik esan du 300 zibil baino gehiagoren gorpuak aurkitu dituztela Borodianka herrian

Mikel O. Iribar

Butxako egoera baino «askoz ere beldurgarriagoa» dela nabarmendu du Ukrainako presidenteak. Gutxienez 50 pertsona hil dituzte Donetsk oblasteko tren geltoki baten aurka jaurtitako misil baten ondorioz, eta Errusiak eta Ukrainak elkarri leporatu diote erasoa. Von der Leyen eta Borrell Zelenskirekin batzartzekoak dira gaur, Kieven.

Gerra Ukrainan

NBEk Errusia Giza Eskubideen Batzordetik kanporatu du

Mikel O. Iribar

Batzar Nagusiak onartu egin du AEBek egindako eskaera: 93 ordezkarik alde bozkatu dute; 24k, aurka; eta 58k abstentzioaren alde egin dute. NATOk laguntza militar gehiago emango dio Ukrainari.

  1 2 3 4 5 6 7 8