Egilea

Mikel Orbananos Iribar

Mikel Orbananos Iribar

Bere artikuluetan bilatu

Suteek Australiako Kanguru uhartearen zati handi bat, esaterako, kiskalita utzi dute. ©DAVID MARIUZ / EFE

Australiako suteek 28 pertsona hil eta hamar milioi hektarea erre dituzte. Egoerak kezka eta haserrea piztu ditu herritarren artean, eta horren lekuko dira, besteak beste, Ane Martin, Ione Arbilla, Amaia Zubiaurre eta Bihotza Uberuaga euskal herritarrak ere, Melbournen eta Sidneyn bizi direnak.

Irrikaz dastatu zuten atzo Getariako Txakolin berria. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

ATZEKOZ AURRERA

Txakolinaren uzta berriak erakarrita, jende andana bildu da Getariako San Anton egunean. 'A bocados' saioko Ander Gonzalez eta Gabriela Uriarte izendatu dituzte Mahasti Jaun.

Martxelo Otamendi, Maider Usabiaga eta Felipe Uriarte, Bidaia eta Mendi Kroniken Lehiaketako sari banaketan. ©BERRIA

ATZEKOZ AURRERA

Maider Usabiagak jaso du BERRIAren Bidaia eta Mendi Kroniken Lehiaketako irabazlearen saria. Alpeetako Cervinora egin zuen bidaia kontatu du, eta, hain justu, hara joateko bidaia irabazi du.

<b>Hiriaren bihotzean. </b>1914an, Joxe Mari Elosegik hazi denda ireki zuen, Bretxa azokaren ondoan. ©GORKA RUBIO / @FOKU

Donostiako Semillas Elosegui dendak hazi ekologikoak saldu ditu 105 urtez. Familian jarraipenik ez zuela eta, Juan Elosegi hazi dendako jabeak 2019ko azken egunean jaitsi zituen pertsianak. Bezero askorentzat hiriko identitatearen ikur izan da, hazi ekologikoak saltzen zituen bakarra zelako hirian.

<b>Elkartasuna. </b>Hainbat euskal herritarrek Saharako elkartasun maratoian parte hartzen dute. ©JOXE IRIARTE 'BIKILA'

Hogeigarrenez, Sahararen aldeko elkartasun maratoia egingo dute otsaileko azken astean. Hainbat euskal herritarrek eman dute izena; tartean dira Joxe Iriarte 'Bikila', Patxi Sanchez eta haren bi alabak, Itsaso eta Uxue.

 ©JON URBE / FOKU

ATZEKOZ AURRERA. Marina Pintos. Yoga eta meditazio irakaslea

Soinuarekin uztartuta, yoga eta meditazio ariketa saioak biltzen dituen bigarren diskoa kaleratu du Pintosek, euskaraz: 'Izan'. Nabarmendu du gizakiak «txartzat» hartzen duela emozioak sentitzea, baina emozioak «energia» direla dio.

Xabier Azpiroz atzean, Iban Larrañagaren aurka jokatutako partida batean. ©MAIALEN ANDRES

Mattin III.a-Barrenetxea IV.ak eta Juanenea-Azpirozek Binakako Txapelketako finalera sailkatzeko partida erabakigarria jokatuko dute

Arrojeria Bera Berako jokalaria eta Loidi Zuazoko jokalaria, elkarren aurka jokatutako derbian. ©GORKA RUBIO / FOKU

Hilabeteko etenaldiaren ostean, Zuazok eta Bera Berak ligari berrekingo diote etxean, Teneriferen aurka batak eta Valladoliden aurka besteak. Biek asko daukate jokoan.

Besteak beste, barazkiak eta frutak saldu zituzten atzo. ©GORKA RUBIO / FOKU

ATZEKOZ AURRERA

Zumarragako eta Urretxuko Santa Luziako azokak jendetza biltzen du urtez urte, baina baserritarrek nabarmendu dute gabezia nabaria dagoela belaunaldien arteko transmisioan. Bideoa, albistearen barruan.

1 2 3 4 5  

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna