Lan itzulezin bati aitortza
Miren Mujika Telleria
Iñaki Muruak jantziko dio txapela aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazleari. Ibilbide luze bezain oparoa du bertsogintzan, eta hain zuzen, horren aitortza egin nahi izan dio elkarteak.

«Garaiari eta lekuari erantzuten dion bertsogintza bat da txapelketa»
Miren Mujika Telleria
Orain bost urte bezala, Maialen Lujanbiok aurten ere sinatuko luke epeltasunik gabeko final bat. Egin eta esan nahi duen horretatik gertu aritu nahi du; nolabait, esan nahi dituenez hitz egin nahi du, «ahalik eta modu zehatzenean».

«Gauza mamitsu eta argitsuak esateko gogo handiz nago»
Miren Mujika Telleria
Bere lehen finalean kantatzeko ilusioz dago Alaia Martin. Luxutzat dauka finalean parte hartzeko aukera bera, eta, luxua dela gogoan hartuta, esan nahi dituenak ahalik eta kalitate handienarekin kantatu nahi ditu.

«Elkarrizketak sortu nahi ditut, hala ulertzen baitut nik bertsoa»
Miren Mujika Telleria
Durangoko eta Bilboko finalaurrekoetan kantatu ondotik, final handira iritsi da, seigarrenez, Aitor Mendiluze. Berezkoa duen estilo jostari eta bizian aritu zen saio horietan, eta horrela kantatu nahi du Iruñean ere.

«Ez naiz konformatuko bertsotan oso ongi egitearekin bakarrik»
Miren Mujika Telleria
Irungo eta Baionako finalaurrekoetan kantatu ondotik, finalean da Sustrai Colina. Bertsotan oso ongi egitearekin konformatu gabe, «ahalik eta modu osoenean» oholtzaratu nahi du barruan duen bertsolaria.

«Espero ez nauten lekuan ere utzi nahiko nuke nire arrastoa»
Miren Mujika Telleria
Azken bi finaletan «itzalean» sentitu du bere burua Beñat Gaztelumendik. Aurtengoan, ordea, itzal horretatik atera, ahaldundu, eta mugarik gabe aritu nahi du, ariketen erritmoa markatuz.

«Ni osatzen eta minberatzen nautenak kantatu nahi ditut»
Miren Mujika Telleria
Arzallusek, gutxien espero den lekuan arrastoa utz daitekeela jakitun, mikrofonora hurreratuko den aldiro pentsatu nahi du ariketa horretan dagoela egun horretan gerta daitekeen ederrena.

«Nik sinatuko nukeen zerbait utzi nahi nuen, 'hor nago ni' esateko»
Miren Mujika Telleria
Bertsolari Txapelketak «oso bizirik» sentiarazten du Nerea Ibarzabal. Lasai, gozatuz eta kontzientziaz kantatu nahi du finalean. Arriskatu ere egin nahi du, esan nahi dituenak esateko beste.

«Erakutsi nahi dut ez nagoela finalean gaztea edo nafarra naizelako»
Miren Mujika Telleria
Zer egiteko gai den erakutsi du Joanes Illarregik bere lehen Txapelketa Nagusian. Jokatu dituen hiru saioetan utzi du bere zigilua, eta marka horrekin lortu du finalera pasatzea. Gogotsu dago azken bultzadarako.

Ez da ate ondoan geratu
Miren Mujika Telleria
Amets Arzallusek Bilbon irabazi ondoren, erabakita gelditu da finala. Harekin batera ariko dira Illarregi, Ibarzabal, Gaztelumendi, Colina, Mendiluze, Martin eta Lujanbio