
Hondarribia, Orio, Urdaibai eta Ondarroa txapeldun Gipuzkoako eta Bizkaiko traineru txapelketetan
Nagore Arin
Hamairugarren aldiz irabazi dute txapelketa Hondarribiak eta Urdaibaik. Oriok hirugarren aldiz irabazi du, eta Ondarroak, bigarrenez.

Eskola txikien balioak goraipatu dituzte Errezilen, Eskola Txikien 34. Jaian
Nagore Arin
Errezilgo San Martin herri eskolako ikasle, irakasle, guraso eta boluntarioek antolatu dute jaia. Jarduera askotarikoak egin dituzte goizean goizetik.

Izeta VI.a eta Etxeberria nagusitu dira Binakako III. Euskal Pentatloian
Nagore Arin
Bikoteak 40 segundoan hobetu du aurrez ezarria zegoen marka. Izeta VI.ak hirugarrenez irabazi du Binakako III. Euskal Pentatloia.

Mikroplastikoak atzeman dituzte lehen aldiz Antartikako elur freskoan
Nagore Arin
Canterbury Unibertsitateko ikertzaileek egin dute aurkikuntza: hemeretzi gune aztertu dituzte, eta 29 partikula aurkitu dituzte urtutako elur litro bakoitzean. Adituek uste dute mikroplastikoek zuzenean eragingo diotela elurra eta izotza urtzeko prozesuari.

Josefina Lamberto hil da, oroimen historikoaren defendatzaile eta Maravillas Lambertoren ahizpa
Nagore Arin
Atzo hil zen, 93 urte zituela. Maravillas Lambertoren ahizpa izateaz gain, Nafarroako oroimen historikoaren alde eginiko lanagatik zen ezaguna.

Lucia Lakarra, Iratxe Ansa eta Sandra Ferrus saritu dituzte Max sarietan
Nagore Arin
Emakumezko dantzaririk onenaren, koreografiarik onenaren eta egile berririk onenaren sariak jaso zituzten, hurrenez hurren. Hautagaien artean ziren Ignacio del Moral antzerkigilea, Dimegaz konpainia eta 'Kotondarrak' ikuskizuna ere.

Munduko landarerik handiena aurkitu dute Australian: 2.000 kilometro karratu eta 4.500 urte ditu
Nagore Arin
Posidonia australis du izena landareak, eta urtez urte 35 bat zentimetro hazten da batez beste. Zientzialariak «zur eta lur» utzi ditu aurkikuntza harrigarriak.

Alejandro Toquero, Tuterako alkatea: «Txupinazoak, Iruñean; Tuteran, suziriak»
Nagore Arin
Udalbatzarrean eztabaida bat izan ondotik, udalaren webgunetik 'txupinazo' hitza ezabatu du Alejandro Toquero Tuterako alkateak. «Tuteran ez dago txupinazorik, suziriak baizik», esan du.

Petro eta Hernandez lehiatuko dira Kolonbiako bozen bigarren itzulian
Nagore Arin
Aurreikusitako kopuruetatik gertu ibili da Petro: botoen %40 lortu ditu. Sorpresarik handiena Rodolfo Hernandez hautagai populistaren eskutik etorri da: botoen %28 lortu ditu. Federico Gutierrez eskuineko hautagaiak egurra jaso du: botoen ia %24 lortu ditu.

Suediak eta Finlandiak jada igorri dute NATOn sartzeko eskari ofiziala
Nagore Arin
Jens Stoltenberg NATOko idazkari nagusiak «urrats historiko» gisa deskribatu du bi herrialdeek erabaki hori hartu izana. «Aliatu guztiak bat datoz NATOren hedapenaren garrantziarekin», esan du.